Amatiñok:
Barne Sailak sekula egingo ez duena zera da: legea ez bete eta aginte
judizialak gogoan ez hartu. Hori egiten duen egunean, Goardia Zibila
bueltatuko da.   Beste kontu bat da Goardia Zibila bueltatu nahi izatea.
Aukera bat da. Zilegi gainera.


Bestetik, nik uste dut Batasunak nahi izango zuela BEC bildu, 13.000
jarraitzaile elkartzeaz gainera, 3.000.000 euskal hiritarri zerbait
garrantzitsu esateko. Saskia garrantzitsua da segurutik baina...
saski-edukia are garrantzitsuago, ezta?

Inork ba al daki zertan den saski-eduki hori?

Saskiaren edukiaz ezer ez dakit; susmoa dut ez zela aparteko ezer izango, bidean pausoz pauso segitzeko beste urrats bat. Baina ez dakit ba, gauzen martxa ikusita, aurrerapen handirik ote datorren.

Dena dela, lehengo kontuari dagokionez, nik ez dut esango Barne Sailak hau edo beste egin behar duen, baina ez ditzagun gauzak faltsutu: Baltzak ez eragoztea erabakiko balu, bere kontrako prozesu judizial bat hasiko litzateke (Ibarretxe eta EAJren kontrako zaparrada politikoaz eta uholde mediatikoaz gainera), baina guardia zibila "bueltatuko" litzatekeela esatea faltsukeria da. Eta bide batez, guardia zibila inoiz ez da joan.

xme
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to