Barne Sailak sekula egingo ez duena zera da: legea ez bete eta aginte
judizialak gogoan ez hartu. Hori egiten duen egunean, Goardia Zibila
bueltatuko da.   Beste kontu bat da Goardia Zibila bueltatu nahi izatea.
Aukera bat da. Zilegi gainera.


Bestetik, nik uste dut Batasunak nahi izango zuela BEC bildu, 13.000
jarraitzaile elkartzeaz gainera, 3.000.000 euskal hiritarri zerbait
garrantzitsu esateko. Saskia garrantzitsua da segurutik baina...
saski-edukia are garrantzitsuago, ezta?

Inork ba al daki zertan den saski-eduki hori?

Amatiño

------------------------------------------
Argi dago, bai, nor den zuzenki afektatua: Batasuna bera, eta ekitaldietara
joan daitezkenak.

Baina, modu ez zuzenean, Eusko Jaurlaritzaren erabakiak ere emango du zer
esana. Alde batetik ez bada bestetik izango da kritikatua (edo kasurik
txarrenean bi aldeetatik). Balzari esango diote:
A/ Espainiaren erabakietara makurtzen dela bere "txakurrak" lanean jarriz.
B/ Barne sailburuak terrorismoarekin bat eginik lan egiten duela.

Alde batetik eta bestetik, zaplastekoak. Hori da esan nahi nuena. Baina,
Luistxo, lehen zaplastekoak eta modu zuzenenean jasan(go) dituztenak nortzuk
diren badakigu eta ez dizut hori eztabaidatuko.




Beste azterketa sakonagoak egin daitezke, zeharkako moduan ekar ditzakeen
ondorio batzuekin, baina orain bazkaltzera juan bihar naiz, bestela autobusa
galduko dot. Beste momentu baten idatzikot... ordurarte ondo segi.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to