Gure Luistxo "terrorista" batekin jarri dute hemen: <http://tinyurl.com/csja6>http://tinyurl.com/csja6

Argi ibili

Mitxel

je je... neuk jarri nuen, neure burua, eta alabarena, Flickr-en pailazoarekin.
http://www.flickr.com/photos/luistxo/70500346/

Suposatzen dut ez dagoela kopia eskubidearekin bat datorren Pirritx eta Porrotxen material askorik hortik. Merchandising, disko salmenta eta holakoetan oinarritzen da hauen negozioa, hein haundi batean.

Getxokoari dagokionez, espero dezagun Iñaki Zarraoa alkateak Bilboko alkate Iñaki Azkunak baino ganora gehiago erakustea. Azkunak bere garaian kendu zituen programatik pailazo hauek...

Pailazo erradikalen ikuskizunaz, enfin, zer esan. Topiko politikoki zuzen guztien morokil bat dira Pirritxenak. Gabonetan ateratako karta jokoa, adibidez: familietara jokatzeko gauza bat. Baina, zer nolako familiak! Batean, bi ama (lesbianak); bestean, banatuak daude gurasoa, beraz, karta bat aita, bestea aitaren laguna, bestea ama, bestea amaren laguna... Beste batean amona berebere bat, eta beste bat euskalduna.

Suposatzen dut egokia dela. Betiko estereotipoak baino hobeak, estereotipo berriak. Edozela ere, haurrentzat idealak dira pailazo hauek. Takolorekin zebiltzanean, kantuak hobexeagoak, esango nuke.

Luistxo




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to