Markosek:
lehen, neskari alabatxi eta mutilari txo.

Oierrek:
Hamen Lekeittion, gauza bera gertatzen dihardu: neskari POTXUA eta mutillari 
TXO, nahiz eta bigarrena askoz be zabalduagua egon.

Markosek:
Luistxo, semeari kontatuz gero "kaixo"ren balizko jatorria, hots, "qué hay, txo", prestigiotsuagoa irudituko zaio agian.

Oierrek:
Sekula ez neban entzun etimologixiori. Ez dirudi oso fidagarrixa, ezta?
Nik Resurreccion M Azkueri irakorritta detzat, bere umetzaroko gauzak gogoratzen, espresiñuori, 
baiña "KAISIO" idatzitta. Eta ez dot uste XIX mendeko Lekeittion "Qué hay, txo" 
esango zetsenik bata bestiari...

Markosek:
Bestalde, Asisko gaur irratian, txorik gabekoen arteko tirabirak: EITBko botere faktiko gipuzkoanoek onar lezaketen exotismorik muturrekoena Asisko bera omen da, iruinsemea: Iparraldean hotz handia egiten du.

Oierrek:
Ba bizkaitarrena be... Wazemanken ondarrutarra eta bergararra sartzia, beste euskalkixak 
sartziangaittik izan zan baiña nahikua "deskafeinatuta" aritzen dira, hau da, 
ez dabe TOTAL ondarrutar eta bergarar egitten (nere ustez). Ez dakit bere ajia izango dan 
(hainbeste urte euskalkixa disfrazatzen, eta oin ezin normal egin) ala zuzendaritzako 
agindu bat.

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to