Asierrek
" Uribekosta inguruan be erabiltzen ei da. Ez dakit barrurago
heldu ete dan (Arratiara, Arrasate-Aramaixora...)."



Uribe Kosta aldean gitxi, gehiago  Busturialdeko  kostaldean, Markos gure
komandantearen eremuan batez be.

Lur barruan,  mendebalde-hegoaldean, Arratia aldean  gitxi ,  Zornotza  eta
Gernika-Lumo, eta Durangaldeean   ez dakit erabilten dan.
Erabilten danean, solaskide biak  euskeraz   jardun behar  dabe, euskera
ohiko  tresnalez erabilten daben artean berez  ateratzen dalako.

Nik  inoiz erabili dot.
Niri  behin Bilboko neska batek,   esan eustan.
Unibertsitateko   pasiluetan,  Deustuko kapila  ondoan, neska baten eskela
ikusi genuen, ez genkien nor zan,  gu baino kurtso bat   goragokoa. Hurrengo
egunean  ezagutzen neban  neska bat handik agertu zan   eta galdetu neutson
zer egiten zuen han,   eta esan eustan,    bere ahizpa  zala hildakoa. Ni
zur eta lur gelditu nintzan.
Orduan berak: - lasai  txotxo,  ez . Ez da ezer gertatzen.

Bertoko

----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Thursday, February 02, 2006 8:05 PM
Subject: Re: [eibar] txotxó



Eibarren eta... norainoko inguruan da ezaguna formula hau?
Mutriku-Ondarroan, "txo" esaten da. Eta haren kidekoa izango da txotxó
hau...


Bizkaieraren eremuan nahikua zabalduta dagola esango neuke. Kostaldian,
behintzat, asko. "Bizkaiko Arrantzaleen Hiztegia"n be holaxen dago,
Bizkaiko
herri arrantzale guztietan jasota (Bermiotik Mutrikuraino).

Barrukaldian be, gure inguruan behintzat, erabiltzen da.
Eibar-Bergara-Elgeta inguruan, Lea-Artibain, Durangaldian... Gure
inguruan,
"txo" biharrian, "txotxó" erabiltzen da gehixago, nere ustez. Toribiok be
"txotxo" bakarrik dakar ("Txo aluori!" esakeria be badakar "imitando a los
de Ondarroa). Uribekosta inguruan be erabiltzen ei da. Ez dakit barrurago
heldu ete dan (Arratiara, Arrasate-Aramaixora...).

Gipuzkoara? Ezin esan. Nik neuk ez dot Zarautz inguruan entzun.

Jatorrixan inguruan, uste dot nunbaitten entzun edo irakorri dotela (edo
biharbada asmau eingo neban), zerikusiren bat dakala hitanorako erabiltzen
dan "toka" (mutilena) eta "noka" (neskena) berbekin. "TO" eta "txo"
jatorri
berekuak litzakez. Uste dot neskeri be iñun esaten jakuela "no!" bokatibo
moduan.

Eibarren eta inguruan, "txotxo" berbian esanguria "mutiko" da, baina
kostaldian, "grumete" edo "aprendiz" esanguria be badaka. Arrantzale
erdalduneri be entzun izan detset "el txo" esaten, esangura horrekin.

Asier








--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to