Oierrek:
"Sekula ez neban entzun etimologixiori [qué hay txo>kaixo]. Ez dirudi oso
fidagarrixa, ezta?"
Markosek:
irakurri nuen liburuan (oroitzen ez zein) fidagarritzat saltzen zuten, baina
gero bermeoko historialari fidagarri batekin berbetan ezetz esan zidan
Bertoko, uste nuen Bakion bizi zinela
bakion ez da erabiltzen?
hona A. Perez Bilbao-ren "Bermeoko herri hizkera" liburu ederretik jasoa:
"txitximarkadie, txutxumarkadie" eta "txoferristerue" sarreren artean ageri
da "txo, txetxo, txetxotxu, txetxotxi" sarrera
honela dio Anton Perez Bilbaok: "gazteeri zuzendutako deia, hitz egiten
hasterakoan eta. "Txo, atraka batela!", "Txo, zer eitxen zauz hor?". Erderaz
"el txo" esaten dana, "mutille" da euskeraz Bermeon. Txo ez da izen bat,
ezin da esan "txoa" edo "txoarentzako". Deitzeko eta apelatibo moduan
bakarrik erabilten da, inbariablea da. "Txetxo", "txetxotxu" edo "txetxotxi"
(U frantsesa?) ume-umeentzako erabiltzen dira.
"Mutil" sarreran hau eransten du Antonek: "Bermeon "txo" hitza, deituteko
edo hizketarako apelatibo bat besterik ez da. Ez da izen bat: "Txo, erdu
hona". "Ezik esan hori, txo", erderazko "oye tú"-ren antzera, eta
euskerazko"aizu"ren moduan, baina gazteeri zuzendutean edo konfiantzazko
pertsoneri bakarrik, bestela errespeto falta lez hartu daiteke."
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]