Mutuak egindako azterketaren arabera behintzat, ondo samar, ezker besoa edo
izan ezik. Txoferrak baja hartu behar izan du. Gainerako hirurak lanean
jarraitzeko moduan.

Lau auto-istripu izan ditut nik azken 42 urteotan eta astelehenekoa lauretan
larriena.

Gaueko bederatzi t´erdiak inguruan, Somosierra igotzen hasi aurretik,
aurreko kamioiak hainbat lasto-meta (300 kiloak omen) galdu zituen gure
aurrean eta 120 kilometro orduko abiadan ba... lastoak ez du lasto ematen.

Bazterrak jo, jira-biraka etenik gabeko zibarenak egin eta, halakoren
batean, benetan luuuuze iritzita... kea, hautsa, erre-usaina eta sekulako
isilunea. Sekulako sustoa.

Eta, gezurra dirudien arren, zenbait minutu lehenago premonizioa izan nuen.
Gau iluna, abiada dezentea, aldamenean nuen jefea zintzo-zintzo
segurtasun-uhal eta guzti ikusita, nere baitan pentsatu nuen nik ez neramala
uhala jantzita (atzean noala ez dut jartzeko ohiturarik) eta, ezustean edo
badaezpadan, lehiatila gainean egon ohi den heldugailuari oratu nion.
Ezkerreko eskuaz heldu bezain laster... horra non gainean lasto-pila. Esku
batekin ezezik, biekin heldu, begiak itxi eta... behingoz geratuko al da¡
Medikuaren ustez, bat-bateko tentsio horren nekearen ondorioz omen da
ezkerreko besoaren minbera.

Amatiño

---------------------------------------------------------------------

Gabon:

Gaurko Berrian irakurri dut, suelto batean, atzo
(edo herenegun) Amatiñok istripua izan zuela
Madrilerako bidean. Ez omen zitzaien ezer
gertatu, baina autoa txikituta gelditu zela, hori bai.

Amatiño: zer moduzkoa izan zen esperientzia? Ondo zaude?



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to