Urrats handia gaur Tagzania proiektuan.

Euskaraz ere badugu, azkenean! Erabiltzailearen interfazea, bederen, zeren dokumentazioaren itzulpenerako ez dugu ahalik. Ez euskaraz kostatuko zitzaigunagatik, baizik eta beste hizkuntza batzuetan ere bideratu nahi dugulako: hizkuntza **askotan** gainera.

Hasteko, ingelesaz gain, euskara, gaztelania eta poloniera ere gehitu ditugu.

Poloniera? Bai. http://www.tagzania.com/pl

Karol Palys dugu gurekin praktika batzuetan CodeSyntax-en.
http://www.flickr.com/photos/codesyntax/102560269/in/photostream/

Poloniako ikasketa teknikoen ikastetxe batetik, 18 urteko hamar laguneko koadrila etorri da Eibarko Armeria Eskolara. Hemen, enpresetan banatu dituzte hiru asteko praktiketarako. Enpresa industrialetara joan dira gehienak, baina mutil hau, Interneteko kontuak zekizkiela eta, guri bidali digute Armeria Eskolatik. Trukean, Eibartik ere joango dira harantza hemengo beste gazte batzuk. Mutil jatorra, Karol.

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to