> "Luis Aranberri" hori..., Margolakua..., gure Luis Alberto bera
> da edo beste "zeraren zera"?
Luis Alberto baino, Luis Albertoren aitta.
Hara, ni be apur bat familixakua izengo naz azkenien! 'Margola' hori irakurri dotenien zenbat rekuerdo ekarri duzten gogora... Eta resulta Amatiñotarrena dala!
Kontua da nire tia Mondraueko Margola tintorerixako dependientia izen dala urte askuan (nik akordua dauketenetik bai behintzet), eta nik txikitan, ikastolatik urten da gero, han pasetan nittula atsaldiak, gurasuak lanien ezen bittartien: merixendau, santxeskixen ibili, inglesera fan, bueltau, tintorerixan jolasten jarraittu, hara faten zan jentiakin egon... Eta hola urte askuen, REMen hasi arte edo. Niri buruz berba eitterakuen 'Margolakua' esaten zauien ez gutxik, eta ondion be helduren batek ni txikitan ezautu banau baina oin zein nazen jausten ez bada, besteren batek esaten dutzo 'bai, hombre, Margolakua'!
Oin dala urte batzuk itxi ein zan dendioi, eta berakin batera nire haurtzaruan zati haundi bat be.
Igor Leturia
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
