Eguenian eta barixakuan kanpuan (Madrillen) ibili nok eta, bittartian, Margola tintorerixako kontuak hamen bolo-bolo...
 
Neretzat oin dala, barrena, 30-35 urteko kontuak eta, nere buru makal honi jaramonik eingo bajetsat behintzat, Igorren izekuari Rosa edo jakon izena. Edo oker jiharduat?
 
Leturia zala seguru, nik sasoi haretan Leturia bi baiño ez najittuan ezautzen eta: Rosa Leturia, Mondraueko dependientia, eta Txillardegin "Leturiaren egunkari izkutua". Oso erakargarrixa irizten jatan neska haren apellidu literarixua...
 
Ni sarri juan izaten nitzuan furgonetiaz Resusta kaleko kantoira, erropa garbixa eruan eta zikiña jasotzera. Orduan 25-30 urte naekazen. Sasoi ederra.
 
Goguan jakat Margolan denda onduan farmazia zeguala. Farmazeutikia adiñeko andra lerden eta dotoria zuan, eta sinpatika asko hartzen niñuan. Baiña nik, ahal neban bakoitzian behintzat, hanka eitten naetsan, iñoiz jakin izan nebalako nere aittan nobixia izandakua zala eta nik neuk uste najuan nere amak nahixo izango zebala nik andrazko haren aurrian xelbe xamar agertzia.
 
Bistan dok gero buruak danerako emoten dabela...
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Igor Leturia
Enviado el: viernes, 24 de febrero de 2006 10:36
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Margola

On 2/24/06, Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED] > wrote:
> "Luis Aranberri" hori..., Margolakua..., gure Luis Alberto bera
> da edo beste "zeraren zera"?
Luis Alberto baino, Luis Albertoren aitta.

Hara, ni be apur bat familixakua izengo naz azkenien! 'Margola' hori irakurri dotenien zenbat rekuerdo ekarri duzten gogora... Eta resulta Amatiñotarrena dala!

Kontua da nire tia Mondraueko Margola tintorerixako dependientia izen dala urte askuan (nik akordua dauketenetik bai behintzet), eta nik txikitan, ikastolatik urten da gero, han pasetan nittula atsaldiak, gurasuak lanien ezen bittartien: merixendau, santxeskixen ibili, inglesera fan, bueltau, tintorerixan jolasten jarraittu, hara faten zan jentiakin egon... Eta hola urte askuen, REMen hasi arte edo. Niri buruz berba eitterakuen 'Margolakua' esaten zauien ez gutxik, eta ondion be helduren batek ni txikitan ezautu banau baina oin zein nazen jausten ez bada, besteren batek esaten dutzo 'bai, hombre, Margolakua'!

Oin dala urte batzuk itxi ein zan dendioi, eta berakin batera nire haurtzaruan zati haundi bat be.

    Igor Leturia
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to