kontua da, zer da "zuzena" izatia? Euskara batu estandar arautuan zuzentasuna neurtzia erreza izan leike (neurri batian). Baina zuzentasun hori, eta umien antzerki batekua, bardindu leikez?

Esan gura dot, ahoz eta lagunartian esaten diran ehundaka gauza, euskara idatzi estandarrian ez dirala zuzenak, baina horrek ez dabela esan nahi, ahoz okerrak diranik. ('ehundaka', 'antzerako', 'alperriko'... ez dira 'zuzenak'),

Esate baterako, Bergara inguruko hizkeretan, normala da objetu pluralekin aditza singularrian juatia. Hori okerra da? Neretako, ahoz eta antzerki baten, zuzen-zuzena da; jator-jatorra eta bizi-bizixa.

Ez dakidana da, "esatia nahi dot" moduko formak noiztik erabiltzen diran, zein eremu dauken..., eta goixan ipini doten adibidiakin konparatu leikezen.

Neretako, ahoz eta herriko hizkeran, zuzenak dira, holaxen entzun izan dotelako beti. Baina biharbada azken 20 urtiotako kontua da, eta hedapen murritza dauka.


Asier





Arrazoi osoa duzu: zuk esandakoa da zuzena.

Hala ere, euskararen mendebaldean, "gura izan" aditzarekin batik bat, beti -tzea erabiltzeko joera ari da zabaltzen; hortik beharbada ikastolako antzerkian entzundakoa.

Zailagoa da auzia "nahiago izan" aditzarekin: hor ere gramatikak eskema bera aplikatzeko eskatuko luke: "nahiago dut etxera joan (ni)" / "nahiago dut etxera joatea (zu)". Baina nik esango nuke denetan -tzea erabiltzeko joera oso zabaldua dagoela.

X.

El 24/02/2006, a las 11:40, Elena Laka escribió:

    Zerrendakideok, zuon jakinduriaren prueba bat eskatzera nator:
Atzo umiek antzerkixa egin zeben ikastolan. Euskaldunok defektuz barruan dugun Pepito Grillo/Taliban horrek
    bizpahiru aldiz jo zoztan txirrina:
- "gauza bat esatia nahi dotsut?" ala "gauza bat esan nahi dotsut?"
    - "zer pertsonai izatia nahi dozu?" ala  "zer pertsonai izan nahi
    dozu?"
    - "zeinek nahi dau indixua izatia?" ala "zeinek nahi dau indixua izan?"
Nik esango nuke bigarrena dela zuzena, eta horrela desberdinduko nuke: - zer nahi dozu (zuk) izan? Nik indixua izan nahi dot.
    - zer nahi dozu (zuk) (ni) izatia? Nik zu indixua izatia nahi dot.
Hola da? Zein da erabilera zuzena? Elena <ATT144578.txt>


------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to