At 10:26 10/03/2006, you wrote:
Garik:
<Bai, noski gutxiago kantatzen dala, baina horrek ez du esan nahi musika
krisian <dagoenik.
amatiƱo:
-- Ez, ez diat nik hori esan eta, gainera, ez zekiat. Hala ere, nere susmoa
duk jendeak musikarekiko duen harremana erabat pasiboa dela, entzule hutsa,
sarri asko zer entzuten ari den ere ez dakielarik...
asteburuan irakurria, kantatzeko musika dagoela modan...
Inglaterrako azken pop izarrak, The Arctic Monkeys, Kaiser Chiefs... oso
letra "abesgarriak" egiten dituztela, eta haiek kantatzera joaten dela
jendea kontzertuetara.
Duela urte batzuetako taldeak ere, Blur, Oasis... ez daudela bere une
onenean, ez salmentetan, ezta beren azken diskoen orijinaltasunean, baina
kontzertuetan milaka eta milaka lagun biltzen dituzte oraindik. Jendea
biltzen zaie funtsean beren exito zaharragoak denak batera, estadio osoak
kantatzera, kantariaren ahotsaren gainetik eta baita halakoetan jartzen
diren milaka wattioen gainetik ere.
Popa edo rocka jarraitzeko modu biziena ere, ez da bada kontzertuan zure
idoloarena kantatzea? Baiezkoan nago. Euskal Herrian paralelismorik... ba,
Kortaturen baten batzuetan gogoan dut Ferminekin batera jende multzo handi
bat denak kantatzen ibili ginela, adibidez, Bilboko Gaztetxe zaharrean,
Parte zaharrean, JM Callejak eskeleto humanoak aurkitu zituen hartan...
Orain ez dakit. Ken Zazpi, agian?
---
Beste gauza bat ere irakurri nuen, guztiz harrigarria nere ustez. The
Arctic Monkeys, promozioa eta fama Internet bidez lortu omen duen taldea:
pop britainiarren historian lantzamenduan disko gehien saldu dituen taldea da.
Diskoak saltzea ez zait harritzekoa iruditzen, baina gehien gehien? Gaurko
nerabe britanikoek ez dute lagunik? Ze, lagun bat izanda, CD-a kopiatzea
baino gauza errazagorik... Horrek funtzionatu behar du, gure garaian c-90
birjina sinpatiko haiekin egiten genuen bezala, baina askoz modu
promiskuagoan, ze gozamen musikala identikoa da, kopiaren kalitatean, ez
lehen bezala.
Eta, hala ere, ez, nonbait ez... nonbait lagun arteko kopia horrek ez du
disko salmenta jaisten.
---
Ai, non lortzen da musika kantaz kanta jaisteko lekurik? emule ez zait
gustatzen, disko osoa baino txikiagorik ez dut aurkitzen! nik dosi txikiak
nahi ditut, top of the pops 3 minutuko txuteetan, WinMX itxi zidaten eta
lapur umezurtza sentitzen naiz...
Luistxo
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]