kaixo Iosu: zure blogean ipiñi nahi izen dot ondoko gogoeta baina ez dot gaia topatzen. Besakarda bat eta animoak nire partez hementxetik.
Sekula ez jataz gustatu zezenak. Behin bakarrik egon naiz zezenak ikusten. San Ferminetan. Lagun batek emandako sarrerak izan ziran hara joateko aitzikixia. Cesar Rincón izeneko torero txiki bat zan egun hartako izarra; mejikanoa. Gure ondoan zeudenek esaten zittuen berbak ez nittuan ulertu be egitten. “Tendido sombra” esaten dotsen alde horretan egon giñazan eguzki galdatan zeudenen parrandearen inbidixatan. Zaldizkoen akulukadekin lehenengo eta banderilleroenekin gero, sekulako odol txorrotakak etaratzen zotsen zezenei plazara irten orduko. Ezin izan notsan kasurik egin zezenketiari; zezenek jasotzen zeben tratuak gaina hartu zostan eta. Begixak tapatzen nituen filme batzutan gertatzen jaten moduan. Erdi akabatu egitten zeben zezena torerua toreatzen hasi aurretik zezena. Egia esan sekulako desilusiñua be hartu neban. <A zelako sarraskixa!> bakarrik ez, <hartara edozeinek toreatzen du!> be pentsatzen dut ordutik. Betidanik emon izan doste penea, baina orduko hartan, errukia galanta sentidu neban zezenenganako. ZEINEK ESATEN DU HORI ARTEA DALA? maite toledo Gari, nik ezer esan barik ipintzen dau orain "your name" maite.toledo. Je-je.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
