Neri artistikuena zezenak torerua arrapau eta adarretik zintzilik airian
bueltaka darabilenian pentsatzen jata, "el baile de los cisnes" baino
polittaua, gero torerua kamilan odoletan etaratzen dabenian be nahiko
politxa pentsatzen jata, nolako mugimendu azkarrak eitten dituzten beste
toreruak zezena torerotik urruntzeko, eta ederrena plaza guztia
alkarrekin garrasika "ohhhhhh", zelako musika.
Jatsu
Amatiño wrote:
Maitek:
<Zaldizkoen akulukadekin lehenengo eta banderilleroenekin gero, sekulako
odol <txorrotakak etaratzen zotsen zezenei plazara irten orduko....A zelako
sarraskixa... ZEINEK ESATEN DU HORI ARTEA DALA?
-- Labur esanda. Ni, urtian zihar, behiñ edo juaten non zezenetara. Ez non
zalia, baiña benetan uste jonat artia dala... artian danian.
Nere eritxiz zezenketen alderdirik txarrena maillaz maillako piramidia
don: lehen maillako korrida on bat ikusteko (artia), ikusi eziñezko beste
milla korrida txar, odoltsu eta iguingarri izan bihar dittun.
Zera esangura jonat: Danok jakiñagu Ronaldinhok Bartzelonan ondo jokatu
deixan behe maillako millaka jokalari eta partidu txar egon bihar dirala.
Eta hau, txarrenian be, oso aspergarrixa izan leiken baiña hor konpon
marianton. Zezenen kontuan, ostera, onarteziña don bete-betian lehen-lehen
maillakua ez da azpiegitura hori.
Baiña Ronaldinhon pareko toriatzailia... Artista benetan¡
Amatiño
Sekula ez jataz gustatu zezenak. Behin bakarrik egon naiz zezenak ikusten.
San Ferminetan. Lagun batek emandako sarrerak izan ziran hara joateko
aitzikixia.
Cesar Rincón izeneko torero txiki bat zan egun hartako izarra; mejikanoa.
Gure ondoan zeudenek esaten zittuen berbak ez nittuan ulertu be egitten.
“Tendido sombra” esaten dotsen alde horretan egon giñazan eguzki galdatan
zeudenen parrandearen inbidixatan.
Zaldizkoen akulukadekin lehenengo eta banderilleroenekin gero, sekulako
odol txorrotakak etaratzen zotsen zezenei plazara irten orduko. Ezin izan
notsan kasurik egin zezenketiari; zezenek jasotzen zeben tratuak gaina hartu
zostan eta. Begixak tapatzen nituen filme batzutan gertatzen jaten moduan.
Erdi akabatu egitten zeben zezena torerua toreatzen hasi aurretik zezena.
Egia esan sekulako desilusiñua be hartu neban. <A zelako sarraskixa!>
bakarrik ez, <hartara edozeinek toreatzen du!> be pentsatzen dut ordutik.
Betidanik emon izan doste penea, baina orduko hartan, errukia galanta
sentidu neban zezenenganako. ZEINEK ESATEN DU HORI ARTEA DALA?
maite toledo
Gari, nik ezer esan barik ipintzen dau orain "your name" maite.toledo.
Je-je.
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]