Oin arte Creative Commons lizentziak eta holakuak blogarixen eta informatikarixen artien ikusitta nauen, baina literatura, musika eta zinien ez. Irakurten nauen poliki-poliki arlo horreitan be zabalketan doiela, baina ez nauen holako hurbileko kasurik ezauketan...

Ba kasualidadiak zer dien, banakixen lehenautik be nire neskalagunan kuadrillako baten mutillak Banda Batxoki izeneko talde baten bajua joten zauela, eta taldiori gaztien artien nahiko ezaguna dala (Berria-ko Matraka gehigarrixen hilabetiek daroie botaziƱoko lehenengo postuen), baina ez nittuen oin arte ezauketan (jada ez nau punk-ska kontzertuetara fateko...). Oin maketia atara dauienez, kopixa bat eskatu geutzen Albarori (hola deiketan da bajistiori) eta harrittu ein nintzen CDien atzeko aldien Creative Commons lizentzia ikustien. Lana kopixau, banatu eta publikoki ezagutzeko aukera emuten dau eta baitta lan eratorrixak eitteko, attribution (jatorrizko autoretza aitortzea), non-commercial (helburu komertzialik ez) eta share alike (eratorrixa lizentzia berdinakin banaketia) baldintzak beteta.

eMulen euren hainbat abesti dazela ikusi dot, beraz jakizue horreik kontzientzia lasai eukitta jaitsi zeikiela. Taldiari buruzko informaziƱo gehixau (eta abesti batzuk jeisteko aukeria be) hemen: http://www.gaztesarea.net/musikale/entsegu.php?id=52

    Igor
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to