"Rock'n'Roll" nobela irakurtzeko gomendatzea izango da azalpenik errazena.

xme


El 02/04/2006, a las 11:00, Amatiño escribió:

http://servicios.diariovasco.com/pg060401/prensa/noticias/Cultura/200604/01/
DVA-SUB-348.html

Xabierrek:

"Euskaltzaindian, nahi gabe ere, halako jokabide endogamiko samar bat
antzeman daiteke.
Literaturgileak sartzea poztekoa da; lehenago ere egin behar ote zen pen-tsa
liteke, baina tira. Poztekoa, ez idazleen harrotasunagatik, lan akademikoari
ekarpen handia egin diezaioketelako baizik. Alde horretatik, ez da oso
dotorea izan euskaltzainen baten adierazpena, Atxaga proposatzeko arrazoi
nagusitzat nazioarteko itzala aipatu baitu. Prestigioa badu, noski, baina
horrez gain hizkuntzarako sentiberatasun fina, hizkuntzaren benetako maisua
den aldetik. Eskertzekoa litzateke Atxaga bakarra ez izatea, bai baitira
aspaldian euskaltzain oso behar zuten idazle gehiago. Beren erabilera zaindu
eta hizkuntz sormenagatik, hiru nabarmenduko nituzke, 40, 50 eta 60ko
hamarkadetan jaioak: Anjel Lertxundi, Koldo Izagirre eta Aingeru Epaltza.
Akademikoen ile urdinduei zor zaien errespetuagatik ez dut proposatuko 70eko
hamarkadan jaiotako beste idazle aparteko bat».

-- Andurenak ez dik, neretzat, azalpenik behar... Koldorena ulertzea ez
zaidak kostatzen. Baina, jakinminez baino ez, zergatik Aingeru euskaltzain?

   Amatiño

Oharra: Aingeru kazetaria duk eta pare bat urtez elkarrekin lan eginak
gaituk. Berriketabako mutil on eta leiala.



 
<ATT790300.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to