> Lehengoan gure kontseilari eibartarrak esan zuen AHT bai edo ez > eztabaidatzeko garaia pasatu zela. Ez dakit non eztabaidatuko zuten hori > lehen, nik ez dut ezertaz iritzirik eman, telebistan, irratian edo > prentsan ez dut ganorazko eztabaidarik ikusi edo entzun.
Superportua, Loiuko aeroportua, Ibaizabal, Deba, Urola edo Urumeako saneamendu sare integralak, Azitaingo Poligonoa, Mendaroko Ospitala, Mutrikuko Institutua, Bilboko Unibertsitatea, Zamudioko Parke Teknologikoa, Aizarnako wifi sarea, baserri eta auzo errepideak, Osakidetza, Ertzaintza edo Hezkuntzako lanpostuak, ... eztabaidatu ziren tokietan. Interesa, nahi edo ahal duenak enteratzen da. Proiektuen inguruko informazioa zabaltzeak kostoa dauka. Galderak: zein da proiektu batek gorde behar duen informazioarako aurrekontua; nork kontralatzen duen aurrekontu horren erabilpena. Ez dakit araututa dauden. > Hiritarrak tontoak gara eta hobe ez galdetzea. Ba ez. Kontua da nola. Nahikoak dira hauteskundeak? NIP-ak? nik bi NIPetan (Núcleos de Intervención Participativa edo Parte Hartzeko Guneak) parte hartu dut: Astigarragako tren hurbiletako geltokiari buruz, eta Eibar-Gasteiz autopistari buruz. Pertsonalki ez nago oso konbentzituta metodo horrekin. Erreferendumak? nork, nori, zer, nahiko zaila asmatzea. Ezagutu ditut batzuk, eta sekula ez dago mundu guztia konforme. Egon daitezke, baina momentuan ez zaizkit askoz gehiago bururatzen. eneko _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
