Oso bestelakoak dira informazioa eta propaganda. Eusko Jaurlaritzak 
orainarte egindakoa eta hemendik aurrera egingo duena ere propaganda 
hutsa dira.

Informazioa betetzeko datuek ahal bezain objektiboak behar dute. 
Horregatik ezin gara konformatu administrazio interesatu batek 
propagandarekin batera zabaldutakoaz. Horrelako proiektu baten aurrean, 
jakin beharrekoak:
  - Errentagarritasuna / bideragarritasuna / amortizatu daitekeen edo ez.
  - Onurak: abantailak zehaztea. Zeintzuk dira?
  - Eragindako kalteen zehaztapena:
        ekologikoak (natura, klima, paisaia, bizidunak, nekazaritza, 
bizitza kalitatea...)
        ondare historikoari egindakoak (Donostia inguruan bakarrik 
ondare historiko         artistikoosatzen duten bost eraikin gutxienez 
desagertuko dira).
  - Kalteak gutxitzeko edo murrizteko proposatzen diren neurriak. Nahikoak?

Interesa eduki, nahi izan eta informazioa lortzeko ahalbidea edukitzea. 
Zoritxarrez, baldintza guztiak ez ditu jende askok beteko. Eztabaida hau 
gizarteratzeari osasuntsua deritzodanez, aspaldi jarritako loturak hona 
berriz ere:


http://www.sindominio.net/ahtez/agiriak/agiriak.htm

Oso gomendagarria: http://www.bakeaz.org/CB63.pdf (Roberto Bermejo)

Eztabaida, baldintza horiek betetzen dituztenen artean egin beharko 
litzateke eta ondo legoke eztabaida horietako maila onenekoak publikoak 
izatea, hau da telebistan adibidez, eta ez gaueko azken ordutan, eta bai 
populatxoa osatzen dugunok ikus-entzun dezagun propaganda oparoa eginda. 
Horrela, beharbada baldintzak betetzen dituen populatxoko partaideen 
kopurua igotzeko aukerak leudeke. Batzuri komeni ez? Ez da kostoagatik. 
Proiektuaren aurrekontu osoa zenbatekoa den ikusi duzue? Eta oso ondo 
dago hitzaldiak antolatzea, baina jende gutxi mugitzen da, nahiz 
hizlaria oso goi mailakoa izan. Norbanakoaren sasiaskatasuna defendatzen 
den garai postmoderno hauetan gizartearen partehartzea errealitatetik 
urruti dago, gehien behar den momentuetan. Eta botere praktikoek (edo 
faktikoek) partehartze eza laguntzen dute. Partehartzeko badaude alderdi 
politikoak, ja, ja.

Ba horrelakoetan, orain, eta baita lehen ere, Lemoiz, Debako zentral 
nuklearra, NATO, eta baita etorkizuneko gure herriko bakegintza eta 
askatasun prozesuan ere gizartearen partehartzeak funtsezkoa beharko 
luke eta alderdi politikoen gainetik egon. Alderdiek ere zeresana izan 
edo izango dute, baina alderdikeria noiz hasi eta noiz amaitzen da?

KALTE GUZTIAK ALBORA UTZITA ERE (berez, nahikoa eta gehiago edo gehiegi 
arrazoi proiektua pikutara bidaltzeko) PROIEKTUA EZ DA BIDERAGARRIA 
EKONOMIKOKI, GORDINKI, oso bideragarria ostera obrarekin poltsikoa 
beteko dutenentzat, beren makineria amortizatzeko Etxegarate, Txorierri, 
Eibar-Gasteiz.... eta gero...AHT fenomeno!....... AHT eta 
gero...ZER?............

AHT GELDITU!

Asier Arregi




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to