Bai. Nik entzun dot, osorik ez bada be. Eta erabat ados Gaztelumendik esandakuekin. Zapaldu egin dittue Mikel Alvarez eta Urbinako alkatea. "Oillaloka" bixok berbia etenaz ez detse laga euren argudixuak patxadaz azaltzen. Oso jarrera txakurra, lotsabakua eta prepotentia erakutsi dabena.
Kontseillari eibartarrak esaten dau eztabaidatzeko garaia pasauta daguala eta herriaren ordezkaritza legebiltzarrian daguanez, ba, aurrera eruango dabela proiektuori. Gehiengua dake, PNV, EA, PSOE, PPren artian; orduan zer esan leikie bestiak? Ez dago zetan eztabaidatu, ez dago zetan gehienguaren erabagixak zalantzan jarri, onartu eta kitto! Horixe besterik ez da guri dagokiguna. Nahiz eta erabagitzeko eskumena herritarrongan daguala esan, ez dabe Y-ruzur honen gaiñian ezetariko konsultarik egingo. Kostuak kostu eta txikiziñuak txikizio aurrera egingo dabe, nola ez? eurak dake ahalmena-eta. Zer egin horren aurrian? Hari-harira dator gaur, Iñigo Iñurrategi Bergarako zinegotziak, Kulturalian emongo daben hitzaldixa: > > Hitzaldia Eibarren: "Guztion trenaren alde, AHT gelditu" > > Maiatzaren 17an, 19:30ean, Eibarren, Kulturalean, hitzaldia izango da > Aralarrek landu duen tren sare proposamena azaltzeko. > Serafin Gari Araolaza(e)k dio: > Kuriosoa izan omen da gaur goizeko eztabaida Euskadi Irratian. Lastima > ez dugula entzun. > > Patxi Gaztelumendik aipatzen du bere blogean. > > http://gaztelumendi.blogthing.com/2006/05/17/aht/ > > Lehengoan gure kontseilari eibartarrak esan zuen AHT bai edo ez > eztabaidatzeko garaia pasatu zela. Ez dakit non eztabaidatuko zuten hori > lehen, nik ez dut ezertaz iritzirik eman, telebistan, irratian edo > prentsan ez dut ganorazko eztabaidarik ikusi edo entzun. > > Lehen ere esan izan dugu hemen gutxienez komunikazio arazo bat dagoela. > Benetan hain proiektu hain marabillosoa bada eta kontra gaudenak > itsututa bagaude, dudarik ez izan proiektuaren sustatzaileek ez dutela > komunikatzen jakin. Bide berdina daramate Mutrikuko portuak, Pasaiako > superportuak eta abar luze batek. > > Hiritarrak tontoak gara eta hobe ez galdetzea. > > > Gari > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
