Amatiñok: Hik ez dakak gogoko AHT. Bapo. Baiña AHTen kontrako funtsezko arazua ezin leikek EAJ izan, eta zer esanik ez EAJn auskalo zein interes partikularrak.
Oierrek: Kontuz, AHT-an kontrako funtsezko argumentua koste/benefizio proporziñua dok. Ostian dator enpresa satelitiak aberastiana, aginte organo inguruan dagozen interes partikularrak, komisiñuak etabar. ¿Eta nun sartzen dok EAJ? Ba halabiharrez sartu bihar, EAE EAE danetik agintian egon da-ta. Baiña nik etxaukat interes berezirik EAJ EAJ lez kakazteko. Eztok hori nere motibua, AHT-an kontra egoteko. Amatiñok: Eta, borondateari buruz, zera argittu nahi juat. Nik pentsau neikek hik oker habillela edo heure iritxixa ez dala zuzenena, baiña hasten banok pentsatzen borondate txarrez eta engañuka diharduala, orduan ez jok merezi jarraitzerik. Oierrek: Jakin gura neuke zergaittik. ¿Zergaittik ezin dok berbarik egin borondate txarreko jentiakin? ¿Zelan konpondu harekin daukazun arazua, orduan? O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
