Aresti nik ez nuen ezagutu. Adinez-eta ezin. Bai haren lanak irakurri. Gauza bakarra aipatuko nizuke zuzentzekoa edo: Gabriel ez zen sortzez langile-auzo eta familiakoa. Barroeta Aldamar kalean jaio eta hazi zen (zure lantokitik pauso batera); aita zinegotzi izan zuen Alfonso XIII.aren garaian (maurista uste dut, baina ez nago seguru); ikasteko aukera pixkatxo bat ere izan zuen; bai berak, bai bere anaia Juan Marik. Beraz, jatorriz hiriko klase ertainetatik hurbilago bide zegoen, nahiz eta gero familia txirotu. Andrea bai zuen langile auzoetakoa, eta berak ere hara jo behar izan zuen (Basurtura). Burgesiaren kontrako bere herra ez du honek ezertan aldatzen, baina azalpenak ez dira horren mekanizistak.
X.
El 12/06/2006, a las 10:26, Amatiño escribió:
Markosek:
<Baina Arestirena kontatuko bazenu, hobeki.
-- Gabriel Arestik eta biok hainbat eztabaida izan genuen elkarrekin, hitzez
hitz zein idatziz. Ahaleginduko naiz ahalik eta objektiboena izaten, aldez
aurretik jakin arren ?eta hasieratik aitortu? nik eskaini dezakedan bertsioa
nerea baino ez dela.
Eraz eta moldez, Gabriel Arestik eta nik bi gizarte-mota dezente ezberdinak
eta kontrajarriak ordezkatzen genituen. Bera euskaldunberria, bilbotarra, ez
abertzalea, klase-borrokalaria, poeta... Ni, ostera, euskaldunzaharra,
gipuzkoarra, abertzalea, aberaskumea, enpresa-zuzendaria eta, garai hartan,
orduz kanpoko kazetaria... Behar bada gauza batez soilik ginen antzerako.
Biok ginen zirikatzaile amorratuak. Bera hiperkritikoa eta ni, kazetaritzan
ari nintzen neurrian behintzat, erantzunik gabe isiltzen ez zekitenetakoa.
Nik 27-30 urte nituen 1972-1975an (Zeruko Argiako ?Zenbat Gara? asteroko
sailak iraun zuen bitartean) eta berak 39-42.
Berari ikaragarri asko kostatu zitzaion euskaraz ikastea zein euskaldun bizi
izatea Bilboko ?desherrian? (bere hitza) eta, bertako langile-auzoetan hazia
zenez edo, gogotik arbuiatzen zuen honako arketipo hau: bilbotar
nazionalista enpresari erdaldun eta, itxuraz, euskalkizalea, praktikan
ezertan konprometitua ez izan arren. Eta nik, ordea, berak nahi zukeen
eredua hausten nuen, enpresari txiki, euskaldunzahar, euskaltzale, euskara
batuzale eta aktibista porrokatua nintzenez gero.
Berak euskaldun izatera iristeko, egunero euskaldun jarduteko eta eguneroko
bizimoduan familia mantentzeko diru-ahalegin handiak egin behar izan zituen.
Nik, ordea, hiru ?meritu? horiek musu truk izan nituen, batere ahaleginik
gabe, jaiotzegunetik beretik. Pribilejiatua nintzen.
Beretzat, Bilbon tokatu bide zitzaion giroaren ondorioz, ?enpresari? hitza
oligarka, esplotatzaile, handiki eta euskararen etsaiaren sinonimoa zen, eta
?nazionalista?, berriz, kulturaz arlote eta lekuan lekuko euskalki txairo
eta folklorikoaren zale. Baina ez zen, ordea, argazki hori nere Eibarko
etxean nik umetatik ezagutu nuena, batetik aittitta eta aitta enpresariak
izan arren, lehena baserritik kalera etorritakoa baitzen eta bigarrena,
berriz, gaztetan lan bila Ameriketara joan behar izandakoa. Bestetik, ni
liburuz jositako etxean hezitakoa nintzen eta sukaldeko harbelean gurasoen
eskutik euskara lantzen aritutakoa.
Gaur egun ere diferentziak izango dira Eibar eta Bilboko giroen artean,
baina orduan ez ziren orain guztiok ezin bestean berdintzen gaituzten
eraginak, esaterako: euskal gizartearen instituzionalizazioa (demokrazia eta
beroni dagozkion erakunde bateratuak) eta eguneroko bizitzaren zenbait
esparruren sozializazioa (eskola, unibertsitatea, komunikabideak eta
mugikortasun handia? geografiaz zein gizarte-mailaz).
Kontua da, horretara, berak takian potian egiten zituen hainbat kritika,
salaketa eta gutxiespeneri nik erantzun egiten niela. Segurutik berak ez
zituen esaten zituenak sekula esango Eibarren bizi izan balitz, ezta nik ere
hala erantzungo, Bilboko langile-auzoetan hazi izan banintz. Gaurko
ikuspegitik ikusita, pentsatu beharra dago berak bizi izan zuen egoera
pertsonala edonor erretzeko bezain latza izango zela eta nik bizi izan
nuena, ostera, garai hartan normala zena baino hobea zela. Egia ere bada,
zorionez, gaur egungo euskal bizimodua, oro har, hurbilago dagoela nik
Eibarren ezagutu izan nuen egoera hartatik, Arestik Bilbon jasan eta islatu
zuen girotik baino.
Gainera, nik banuen inpresioa ?okerra nahiz zuzena, baina nerea--, berak
hitzegiten zidala nik nere familiaz, jatorriaz edo ideologiaz kokildu behar
izango banu bezala, zertaz lotsatu banu bezala, bekatari edo banintz bezala.
Baina ni ez naiz sekula aberaskume izateagatik lotsatu, ezta dudan
ideologiarengatik (zentzurik zabalenean) akonplejatu ere. Nik zer pentsa
izan nezakeen nik nuen ?eta beste hainbatek ez zuen? zori onaz, baina ez
nere gurasoek eskaini zizkidaten aukerez lotsatu eta are gutxiago errudun
sentitu. Gero eta gutxiago gainera, orduan super iraultzailetzat agertzen
ziren hainbat eskuin muturrean edo Madrilgo erakundeetan ondo kokatzen ikusi
izan baititut geroztik, edota enpresari handi bihurtuak eta Neguri inguruko
etxetzarretan bizi izaten. Ez naiz ni aldatu beharrik sentitu duena.
Baina, lehengora itzuliz, berak ez zuen nonbait nere injenuitate-punttua
ulertzen (behar bada bere egoera ez zegoen umore handitarako) eta gure
eztabaidak nahiko latzak izaten ziren. Latzak eta kriptikoak. Batetik, orain
ulergaitz gertatu arren, ez genuen elkarrekin topo egiteko plataforma
askorik. Berak ?Anaitasuna? aldizkarian eta zenbait argitalpenen testu eta
hitzaurretan baino ez zuen idazten. Eta nik, funtsean ?Zeruko Argia?n
besterik ez. Behar bada ez ziren 200 lagun baino gehiago izango garai
hartan, Anaitasuna, Z. Argia eta Arestiren idazlanak erosi, irakurri eta
erdi ezkutuko eztabaida hartaz jabetzeko gauza izan zitezkeenak. Mundu
underground eta endogamiko samarra zen.
Dena dela, ez genuen elkar batere eroso sentitzen aurrez aurre tope egiten
genuenetan (hitzaldietan edo liburu-aurkezpenetan, Alfabetatzeak edo
Euskaltzaindiak deituriko batzarretan, euskal idazleen bileretan?),
bizpahiru aldiz urtean, hiruzpalau urtetan, ez gehiago.
Gure tirabira pertsonaletan bera ni baino gordinagoa zen. Batetik, Aresti...
Aresti zen, goi mailako poeta eta euskaltzaina, eta ni kazetaria baino ez.
Bestetik, hamabi urte gazteagoa nintzen eta nolabaiteko errespetoa zor nion
jendaurrean, halaxe erakutsi zidaten-eta etxean. Kristonak esaten zizkidan,
artez arte baino zeharbidez eta, ia ustekabean, pasadizoan. Kapaz zen
aurpegiratzeko ?patroiek? ezezik langileek ere langostinoak jateko eskubidea
zutela, edo ugazabak putasemeak zirela, edo, bat-batean botatzeko, nere
zereko zera masturbatzeko baino aberaskume finagoa nintzela... Nik harri eta
zur entzuten nion. Egia esan, ez ninduen ni neu mintzen --?cascarrabias?
samarra iruditzen zitzaidan--, baina ez nuen gogoko batere premiarik gabe
bere buruari ezarri nahi izaten zion goi mailako gizarte-balore etikoa,
besteok beste horrenbeste merezi izango ez bagenu bezala. Inoiz pentsatu
izan dut ez ote zuen fijazioren bat nerekin, edo bere baitan nik neuk
ordezkatu nezakeenarekin. Behar bada ni nintzen euskal inguru-minguruan
aurkitzen zuen euskal burgesiaren interlokutorerik bakarrenetakoa, eta bere
amorru eta mendeku-grina niregan astintzen zituen. Bestela ez da ulertzekoa.
Nere iritziz, bere baitan asko sufritu zuen gizona izan zen. Ez dut
zoriontsua izan zenik uste, gauzak ondo atera zitzaizkionik. 42 urte baino
ez zituen hil zenean. Eta zorigaitz pertsonalak ere gogoan izan behar dira
jendea juzgatzerako orduan.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
