Xabierrek:
<Gabriel ez zen sortzez
langile-auzo eta familiakoa.
--
Banenkien. Nahiz eta behar bada ondo adierazi ez.
<Barroeta Aldamar kalean
jaio eta hazi zen (zure lantokitik pauso batera); aita zinegotzi izan zuen
Alfonso XIII.aren garaian (maurista uste dut, baina ez nago seguru); ikasteko
aukera pixkatxo bat ere izan zuen; bai berak, bai bere anaia Juan
Marik.
--
Xehetasun horien berri ez nenkien.
<Beraz, jatorriz hiriko
klase ertainetatik hurbilago bide zegoen, nahiz eta gero familia
txirotu.
--
Bai.
< Andrea bai zuen langile auzoetakoa, eta berak ere
hara jo behar izan zuen (Basurtura).
--
Bai. Baita Zorrozan edo.
<Burgesiaren kontrako bere
herra ez du honek ezertan aldatzen, baina azalpenak ez dira horren
mekanizistak.
--
Bapo. Eta eskerrik asko, bene-benetan
Amatiño
X.
El 12/06/2006, a las 10:26, Amatiño escribió:
X.
El 12/06/2006, a las 10:26, Amatiño escribió:
Markosek:/smaller>
<Baina Arestirena kontatuko bazenu, hobeki./smaller>
-- Gabriel Arestik eta biok hainbat eztabaida izan genuen elkarrekin, hitzez/smaller>
hitz zein idatziz. Ahaleginduko naiz ahalik eta objektiboena izaten, aldez/smaller>
aurretik jakin arren ?eta hasieratik aitortu? nik eskaini dezakedan bertsioa/smaller>
nerea baino ez dela./smaller>
Eraz eta moldez, Gabriel Arestik eta nik bi gizarte-mota dezente ezberdinak/smaller>
eta kontrajarriak ordezkatzen genituen. Bera euskaldunberria, bilbotarra, ez/smaller>
abertzalea, klase-borrokalaria, poeta... Ni, ostera, euskaldunzaharra,/smaller>
gipuzkoarra, abertzalea, aberaskumea, enpresa-zuzendaria eta, garai hartan,/smaller>
orduz kanpoko kazetaria... Behar bada gauza batez soilik ginen antzerako./smaller>
Biok ginen zirikatzaile amorratuak. Bera hiperkritikoa eta ni, kazetaritzan/smaller>
ari nintzen neurrian behintzat, erantzunik gabe isiltzen ez zekitenetakoa./smaller>
Nik 27-30 urte nituen 1972-1975an (Zeruko Argiako ?Zenbat Gara? asteroko/smaller>
sailak iraun zuen bitartean) eta berak 39-42./smaller>
Berari ikaragarri asko kostatu zitzaion euskaraz ikastea zein euskaldun bizi/smaller>
izatea Bilboko ?desherrian? (bere hitza) eta, bertako langile-auzoetan hazia/smaller>
zenez edo, gogotik arbuiatzen zuen honako arketipo hau: bilbotar/smaller>
nazionalista enpresari erdaldun eta, itxuraz, euskalkizalea, praktikan/smaller>
ezertan konprometitua ez izan arren. Eta nik, ordea, berak nahi zukeen/smaller>
eredua hausten nuen, enpresari txiki, euskaldunzahar, euskaltzale, euskara/smaller>
batuzale eta aktibista porrokatua nintzenez gero./smaller>
Berak euskaldun izatera iristeko, egunero euskaldun jarduteko eta eguneroko/smaller>
bizimoduan familia mantentzeko diru-ahalegin handiak egin behar izan zituen./smaller>
Nik, ordea, hiru ?meritu? horiek musu truk izan nituen, batere ahaleginik/smaller>
gabe, jaiotzegunetik beretik. Pribilejiatua nintzen./smaller>
Beretzat, Bilbon tokatu bide zitzaion giroaren ondorioz, ?enpresari? hitza/smaller>
oligarka, esplotatzaile, handiki eta euskararen etsaiaren sinonimoa zen, eta/smaller>
?nazionalista?, berriz, kulturaz arlote eta lekuan lekuko euskalki txairo/smaller>
eta folklorikoaren zale. Baina ez zen, ordea, argazki hori nere Eibarko/smaller>
etxean nik umetatik ezagutu nuena, batetik aittitta eta aitta enpresariak/smaller>
izan arren, lehena baserritik kalera etorritakoa baitzen eta bigarrena,/smaller>
berriz, gaztetan lan bila Ameriketara joan behar izandakoa. Bestetik, ni/smaller>
liburuz jositako etxean hezitakoa nintzen eta sukaldeko harbelean gurasoen/smaller>
eskutik euskara lantzen aritutakoa./smaller>
Gaur egun ere diferentziak izango dira Eibar eta Bilboko giroen artean,/smaller>
baina orduan ez ziren orain guztiok ezin bestean berdintzen gaituzten/smaller>
eraginak, esaterako: euskal gizartearen instituzionalizazioa (demokrazia eta/smaller>
beroni dagozkion erakunde bateratuak) eta eguneroko bizitzaren zenbait/smaller>
esparruren sozializazioa (eskola, unibertsitatea, komunikabideak eta/smaller>
mugikortasun handia? geografiaz zein gizarte-mailaz)./smaller>
Kontua da, horretara, berak takian potian egiten zituen hainbat kritika,/smaller>
salaketa eta gutxiespeneri nik erantzun egiten niela. Segurutik berak ez/smaller>
zituen esaten zituenak sekula esango Eibarren bizi izan balitz, ezta nik ere/smaller>
hala erantzungo, Bilboko langile-auzoetan hazi izan banintz. Gaurko/smaller>
ikuspegitik ikusita, pentsatu beharra dago berak bizi izan zuen egoera/smaller>
pertsonala edonor erretzeko bezain latza izango zela eta nik bizi izan/smaller>
nuena, ostera, garai hartan normala zena baino hobea zela. Egia ere bada,/smaller>
zorionez, gaur egungo euskal bizimodua, oro har, hurbilago dagoela nik/smaller>
Eibarren ezagutu izan nuen egoera hartatik, Arestik Bilbon jasan eta islatu/smaller>
zuen girotik baino./smaller>
Gainera, nik banuen inpresioa ?okerra nahiz zuzena, baina nerea--, berak/smaller>
hitzegiten zidala nik nere familiaz, jatorriaz edo ideologiaz kokildu behar/smaller>
izango banu bezala, zertaz lotsatu banu bezala, bekatari edo banintz bezala./smaller>
Baina ni ez naiz sekula aberaskume izateagatik lotsatu, ezta dudan/smaller>
ideologiarengatik (zentzurik zabalenean) akonplejatu ere. Nik zer pentsa/smaller>
izan nezakeen nik nuen ?eta beste hainbatek ez zuen? zori onaz, baina ez/smaller>
nere gurasoek eskaini zizkidaten aukerez lotsatu eta are gutxiago errudun/smaller>
sentitu. Gero eta gutxiago gainera, orduan super iraultzailetzat agertzen/smaller>
ziren hainbat eskuin muturrean edo Madrilgo erakundeetan ondo kokatzen ikusi/smaller>
izan baititut geroztik, edota enpresari handi bihurtuak eta Neguri inguruko/smaller>
etxetzarretan bizi izaten. Ez naiz ni aldatu beharrik sentitu duena./smaller>
Baina, lehengora itzuliz, berak ez zuen nonbait nere injenuitate-punttua/smaller>
ulertzen (behar bada bere egoera ez zegoen umore handitarako) eta gure/smaller>
eztabaidak nahiko latzak izaten ziren. Latzak eta kriptikoak. Batetik, orain/smaller>
ulergaitz gertatu arren, ez genuen elkarrekin topo egiteko plataforma/smaller>
askorik. Berak ?Anaitasuna? aldizkarian eta zenbait argitalpenen testu eta/smaller>
hitzaurretan baino ez zuen idazten. Eta nik, funtsean ?Zeruko Argia?n/smaller>
besterik ez. Behar bada ez ziren 200 lagun baino gehiago izango garai/smaller>
hartan, Anaitasuna, Z. Argia eta Arestiren idazlanak erosi, irakurri eta/smaller>
erdi ezkutuko eztabaida hartaz jabetzeko gauza izan zitezkeenak. Mundu/smaller>
underground eta endogamiko samarra zen./smaller>
Dena dela, ez genuen elkar batere eroso sentitzen aurrez aurre tope egiten/smaller>
genuenetan (hitzaldietan edo liburu-aurkezpenetan, Alfabetatzeak edo/smaller>
Euskaltzaindiak deituriko batzarretan, euskal idazleen bileretan?),/smaller>
bizpahiru aldiz urtean, hiruzpalau urtetan, ez gehiago./smaller>
Gure tirabira pertsonaletan bera ni baino gordinagoa zen. Batetik, Aresti.../smaller>
Aresti zen, goi mailako poeta eta euskaltzaina, eta ni kazetaria baino ez./smaller>
Bestetik, hamabi urte gazteagoa nintzen eta nolabaiteko errespetoa zor nion/smaller>
jendaurrean, halaxe erakutsi zidaten-eta etxean. Kristonak esaten zizkidan,/smaller>
artez arte baino zeharbidez eta, ia ustekabean, pasadizoan. Kapaz zen/smaller>
aurpegiratzeko ?patroiek? ezezik langileek ere langostinoak jateko eskubidea/smaller>
zutela, edo ugazabak putasemeak zirela, edo, bat-batean botatzeko, nere/smaller>
zereko zera masturbatzeko baino aberaskume finagoa nintzela... Nik harri eta/smaller>
zur entzuten nion. Egia esan, ez ninduen ni neu mintzen --?cascarrabias?/smaller>
samarra iruditzen zitzaidan--, baina ez nuen gogoko batere premiarik gabe/smaller>
bere buruari ezarri nahi izaten zion goi mailako gizarte-balore etikoa,/smaller>
besteok beste horrenbeste merezi izango ez bagenu bezala. Inoiz pentsatu/smaller>
izan dut ez ote zuen fijazioren bat nerekin, edo bere baitan nik neuk/smaller>
ordezkatu nezakeenarekin. Behar bada ni nintzen euskal inguru-minguruan/smaller>
aurkitzen zuen euskal burgesiaren interlokutorerik bakarrenetakoa, eta bere/smaller>
amorru eta mendeku-grina niregan astintzen zituen. Bestela ez da ulertzekoa./smaller>
Nere iritziz, bere baitan asko sufritu zuen gizona izan zen. Ez dut/smaller>
zoriontsua izan zenik uste, gauzak ondo atera zitzaizkionik. 42 urte baino/smaller>
ez zituen hil zenean. Eta zorigaitz pertsonalak ere gogoan izan behar dira/smaller>
jendea juzgatzerako orduan./smaller>
Amatiño/smaller>
_______________________________________________/smaller>
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]/smaller>
http://www.eibar.org/zerrenda/smaller>/color>
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]/smaller>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
