Uffa! idatzitako barrixa alboko marraren ondorenguak dira, urdinez dagoz, ez dakit hala ikusiko diran. Bestia, harixa.
Imanol Trebiño(e)k dio: >Mamixa, nere subjektibotasun edo kerixaren modurik objektibuenian: > >- AHT ez da bideragarrixa. Datu ekonomiko gordinak hartuta, ez da >amortizagarrixa. Lurraldiari ezarriko jakon hipotekia altuegixa. > > > Ze datu ekonomiko? > > - Aurrekontu osoa: 3.583.809.117 € (2003ko prezioekin), egingo denean...baietz 6.000 milioi euroak gainditu. Eraikuntza prezixuak nabarmen gorantz doiaz. Zenbat tokatzen jako EAEko biztanle bakoitzari? - Errentagarritasun azterketa: 1997an Españako Fomento Ministeritzak egindakoa begiratu zeinke. Hipotesi bakarrian bez, ez da %6koa gainditzen. - Irakurrita dakazu???????? Bermejo <http://www.bakeaz.org/CB63.pdf> - Holandako gobernuak enkargatutako beste koste-benefizio azterketa batek, Utrecht eta Alemaniako muga arteko trenbide hipotetikoan, ondorio bezala, azpiegitura hori ez egitiak, egitiak baino onura gehixago dakala agertzen dau. - Madrid-Sevillaren esperientzia. Madril-Bartzelonakuak be emaitza negatiboak. > >- Gaur egun, XXI.mendean, ez dago Proiektu honekin naturari eragingo >jakon kaltea kualitatiboki eta kuantitatiboki zehazteko jakiturixa eta >teknologixarik, ezta gogorik bez. Epe ertain-luzera eragingo dittuanak >ezin dira aurrikusi. > > > Eta jakituri hori ez badago... dana da sinestea, datu barik, ona dala >sinistea edo txarra dala sinistea. Norberaren fedea. > > Ez da fede kontua, Imanol. Zergatik uste dozu ba 250 m zabalerako babes eremua daukala trenak? Ez ete da arrisku eremua izango? Ze trenak izugarrizko eremu elektromagnetikuak sortuko dittu eginda daguanian. Orduan, txoro jipi ekologista batzuk ibiliko gara eremu horiek neurtzen eta ingurukoei babes neurriak proposatzen, hala biar badabe. - 33 milioi tona lur mugituko dira (EAE Komunitatean azken 20 urteetan azpiegiturak egiteko mugitu denaren ERDIA). - 106 km tunel, lur azpiko ibai eta akuiferoak izorratuko dituzte Aralarren eta Aizkorrin: desoreka hidrologikoa (31 Km akuiferoren suntsiketa) eta energetikoa. Honen eraginak aurrikusteko ahalmena duenik ez da jaio gaurdaino. - 200 km ingurutako azpiegitura berria. 14 zabal izango den plataforma berria. Arabako lautadako zenbait puntutan 10 m baino garaiagoak izango diren terraplenetan (tuneletako materiala nunbaiten sartu bihar). . - Barrera efektua; zarata ikaragarria (trenbidetik 250 metrorarteko tartean osasunarentzako kaltegarria) - paisaiari eraso bortitza; lurren okupazioa (trenbidian plantak bkarrik, 400 Ha baino gehiago) - energia kontsumoaren biderkatzia (tren arruntak baino 6 bider gehiago kontsumitzen du) - hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera (Km bakoitzeko 15.000 metro kubiko hondakin sortuko da) - balio natural handiko ekosistemen kaltetzea (Aizkorri-Aratz eta Aralar naturgune babestuak) - Hego Euskal Herrian katalogatutako 12.500 landare eta animalia espezieri kalte zuzenak... - Hurrengo belaunaldixendako oinordekotza latza. > >- Ez dau inungo trafiko arazorik konponduko. Hiriburuen arteko garraiua, >egiten diren garraiobideetako mugimenduen %1,5era ez da heltzen. >Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren beharra >dago. > > > Kontu hori txarto atarata dago. Eibar eta Arrate arteko trafikoa >bideratzen ez dabelako tren horrek balioa galtzen dau??, ze hori bai sartu >da ehuneko horretan. > > Ez Eibar eta Arrate artekua, trafiko potoluaz ari naiz, A8aren hirugarren karrila, euskal hiriburuen inguruan zinturoiak eta Eibar-Gasteiz oihuka eskatzen diharduen trafiko petral horretaz. Ala AHT egiteak beste obra horiek ekidin behar al ditu? Arrateko bidiak ez dau bigarren karrilik biar, itsutu ein gara ala? AHTak errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dittuala esaten deskue... Ez deskue esaten ordea, 11.000-tik gora dirala egunero-egunero errepideetan dabizen kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dala hiru urte barru. >- Ejekutibuendako abioi bidaia laburren ordezkua da. > > > Hau be ezertan oinarritu barik. Oraindik ez dakigu prezioa, beraz ezin >da hori baieztatu. Nik beste uste (nahi) bat daukat, trena, tren guztiak >lez, guztientzako izango da. Kapitalen artean mugitzen diranak, ikasleak >esate baterako, trena hartuko dabe. Oker egon naiteke, heu ez? > > Oinarria badago, eta EZER baino gehixao. Oraingo prezixuak erreferente onak dira RENFE <http://www.renfe.es/ave/madrid_lleida.html> Madril-Zaragoza, adibidez: turista 39,60 €, preferente 58,40 €, Club 70,90 € Sevillatik Lleidara jun biarra euki ezkero: 69,80 + 55,00 = 124,8 € bromia (eta "turista" bezala), eta jun bakarrik (hori bai, bueltatu ezkero %20ko beherapera). Zertan oinarritzen zara zu, fedean ez bada? Bueno, izan leike euskaldunak guapuagoak garalako gure trenbide tartiak asko be merkiagoak izatia, jua, jua. Ba posibilitateren bat egongo da ni oker egotekua, baina oraintxe bertan apustua eingo neikizu, afaritxo bat edo, ta gustora: ikasliak ezetz eguneroko garraiobide bezala erabili. Batzuk bai, Ñoñostiako ikasle pijo bat edo bestek hartuko dau akaso eguneroko tren hori Bilbora juteko, eta igual hori bez, argi dagoena gehiengo absolutuak ezingo dotzana gastuari aurre egin. Autobusian jungo dira, oraintxe moduan, bus geltokitik fakultatera bertara eta merkiago. Horrela ez izateko, administrazioaren dirulaguntzak biarko lirakez. Kasu horretan be, apustua neretzako, ez? Gero, trena erabilli ahal izateko diru publikua gastatzia absurdua irudituko jatzu, ez? >- Desjabetzak egiteko zabaldu diren prozedurak, "Procedimiento de >Urgencia" lez aurrera eramango dira. Faxistek egindako legearen era >faxistena. > > > "Faxistek egindako legearen era faxistena". > "Faxistek egindako legearen era faxistena". > "Faxistek egindako legearen era faxistena". > "Faxistek egindako legearen era faxistena". > Ba postura egingo neuke munduko gobernu guztiek, ezkerrekoak, eskumakuak >eta ideologia guztietakoak desjabetze prozesuak dituztela, urgentziazkoak >eta patxadazkuak. Ez da holan Asier? > > Ez dittut gainontzekoen ñabardura eta zehaztapenak ezagutzen. Hemengo LEF, bai, Espainiakoa, 1954koa. Francok atara zeban, gerraondoko beste lege batian oinarrituta, azkar eraikitzeko helburuz. Hau ezagutzia tokau jata, azken finian desjabetua izaten danak dakan defentsia dalako. Gure enpresako lanen artian, landa eremuetako desjabetzetarako aholkularitza zerbitzua eskaintzen da, balorazioak eta abar eginez. Baina ez jataz bape gustatzen lan hauek. Lan faltarik ez daukagu eta pikutara bialduko nituzke hauek, baina erantzun biarrian egoten gara. Baserritarraren interesak be norbaitek defendatu beharko dittu. >- Amatiño, Nuriari Oierrek diñona edo nik diñodana azaldu biharrian, >Roberto Bermejonak aproposagoak iruditzen jataz. Bermejok esan, idatzi, >aztertu eta zehaztu dituen analisi ekonomikuen (numero asko eta >ulergarrixekin) inguruan ez dot iñun ikusi, entzun, irakurri ezer, ezer, >ezer, datu horretxek zalantzan jarri edo ezeztatzen dittuanik. > > > JODE!!!!! Ba nik neuk egin neban zerrenda honetan!!!!!! Aizu! Hori >ezin da eztabaidatu! > > Eta zer da ezeztatzen dozuna eta ze fundamentuz, ala hementxe be fededunak izan bihar dogu. Zer da eztabaidatu ezin dana? > >- Marbella.............ba hementxe G.I.L. bezalako partidu bat ez >dagolako, Ertzaintzak ikertzeko modukua. Zipaioak herriaren kontra >ibiliko dira zenbaitetan, ugazabaren kontra ez. Susmotik gora dagozen >zantzuak edo kasu zehatzak ezagutzen dittut, batipat hirigintza eta obra >publikoen inguruan. > > > Neuk be susmuak dittut, batez be irabaziak kristonak izan leikezelako >eta oso tentagarrixa dalako. Baina ez trenan kasu honetan, dirua mugitzen >dan kontu guzti-guztietan baino. Baina susmo hutsekin ez dao inora joaterik. > "Susmotik gora dagozen zantzuak edo kasu zehatzak ezagutzen dittut" > Susmoak edo probak. Adizu, berbeta gutxiago, zer dakak, susmoak edo >probak? > > "Kasu zehatzak" erabili neban, eta susmotik gorakuak. Askotan salatariarena oso gustora egingo neuke, baña momentu honetan dagoen botere banaketa eta epaitegietako funtzionamenduarekin, asko galduko neuke halako lanetan hasi ezkero. Eta irabazi ezebez. Alperrik sufridu eta nere burua arriskutan jarri. AHTera bueltatuz, Fomento Ministerioak TECSA eta Altuna y Uría SA enpresei esleitu die 34'3 miloi eurotan Arrazua-Ubarrundia -> Legutiano tartea, 5'2 kilometroko tartea. Guztia oso azkar. Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
