Datu gehiegi eta nik ez daukat ez denborarik ez gogorik honetan luze 
jarduteko, baina bakarrik hiru kontutxo, interesanteena hirugarrenak 
zirudien (posturiarena), eta da, baina ez dakit horrekin gure Asiertxo ez 
ete dan pixka bat bildurtu:

1:-
>- Amatiño, Nuriari Oierrek diñona edo nik diñodana azaldu biharrian,
>Roberto Bermejonak aproposagoak iruditzen jataz. Bermejok esan, idatzi,
>aztertu eta zehaztu dituen analisi ekonomikuen (numero asko eta
>ulergarrixekin) inguruan ez dot iñun ikusi, entzun, irakurri ezer, ezer,
>ezer, datu horretxek zalantzan jarri edo ezeztatzen dittuanik.
>
>    > JODE!!!!! Ba nik neuk egin neban zerrenda honetan!!!!!! Aizu! Hori
>ezin da eztabaidatu!
>
>
Eta zer da ezeztatzen dozuna eta ze fundamentuz, ala hementxe be
fededunak izan bihar dogu. Zer da eztabaidatu ezin dana?

    OINGO ERANTZUNA:

    Hik esan dok, berbaz berba: "Bermejok esan, idatzi,
>aztertu eta zehaztu dituen analisi ekonomikuen (numero asko eta
>ulergarrixekin) inguruan ez dot iñun ikusi, entzun, irakurri ezer, ezer,
>ezer, datu horretxek zalantzan jarri edo ezeztatzen dittuanik"

    Aizu, ba zerrenda honetan jardun juagu, nik neuk jardun dotelako, 
Bermejoren tesiak "zalantzan jartzen edo ezeztatzen". Baina bueno, salbaziño 
bat be badakak, heuk be badiñok "(neuk) ez dot inun ikusi, entzun, irakurri 
ezer, ezer, ezer... " Aditzeko modu bakarra jaok: neuk jardun juat, baina 
neuk idatzitakoa heuk ez dok "ez ikusi ez irakurri". Hi, ba nik idazten 
dotena heuk ez badok leitzen, ez juagu zertan denbora galdu bihar. Nik hiri 
kasu egin eta hik neri ez? Ba paso.


2.-
>- Ez dau inungo trafiko arazorik konponduko. Hiriburuen arteko garraiua,
>egiten diren garraiobideetako mugimenduen  %1,5era ez da heltzen.
>Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren beharra
>dago.
>
>    > Kontu hori txarto atarata dago. Eibar eta Arrate arteko trafikoa
>bideratzen ez dabelako tren horrek balioa galtzen dau??, ze hori bai sartu
>da ehuneko horretan.
>
>
Ez Eibar eta Arrate artekua, trafiko potoluaz ari naiz, A8aren
hirugarren karrila, euskal hiriburuen inguruan zinturoiak eta
Eibar-Gasteiz oihuka eskatzen diharduen trafiko petral horretaz. Ala AHT
egiteak beste obra horiek ekidin behar al ditu? Arrateko bidiak ez dau
bigarren karrilik biar, itsutu ein gara ala?
AHTak errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dittuala esaten deskue... Ez
deskue esaten ordea, 11.000-tik gora dirala egunero-egunero errepideetan
dabizen kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dala hiru urte barru.


OINGO ERANTZUNA:

    Asier, benetan, hirutan edo lautan irakurri juat erantzun hori eta 
oindikan ez nok aklarau, nik diñot kontu hori txarto atarata dagoela eta 
hire erantzunak ez dihardu horretaz, ziharo galduta geratu nok.


    3.- Asierrek:
    "Ba posibilitateren bat egongo da ni oker egotekua, baina oraintxe 
bertan
apustua eingo neikizu, afaritxo bat edo, ta gustora: ikasliak ezetz
eguneroko garraiobide bezala erabili. Batzuk bai, Ñoñostiako ikasle pijo
bat edo bestek hartuko dau akaso eguneroko tren hori Bilbora juteko, eta
igual hori bez, argi dagoena gehiengo absolutuak ezingo dotzana gastuari
aurre egin. Autobusian jungo dira, oraintxe moduan, bus geltokitik
fakultatera bertara eta merkiago. Horrela ez izateko, administrazioaren
dirulaguntzak biarko lirakez. Kasu horretan be, apustua neretzako, ez?
Gero, trena erabilli ahal izateko diru publikua gastatzia absurdua
irudituko jatzu, ez?"

    NIRE ERANTZUNA:
    Neu konforme posturia eitteko, ez azaldutako arrazoiengattik ez ezebez, 
baizik eta nik garbi dotelako ikasleok ez badabe erabiltzen tren hori 
frakaso bat dala.
    Baina, jakina, ez juat onartzen tranparik apostu honetan. Garbi dago 
trenarena inbersiño publikoa dala, eta neuk normala ikusten dot 
administraziñoak diru gutxien dakanari dirulaguntzak emotia, gaur egun 
autobusekin lez pasatzen dana.
    Posturia garbia izan behar dok, letra txikiko klausula barikan: IKASLIOK 
(nagusiki...) ERABILTZEN BAJUEK NIRE ALDE, IKASLIOK (nagusiki...) EZ BAJUEK 
ERABILTZEN HIRE ALDE, afari edo bazkari bat.
    Hik esango jok.

    Trebi.
------------------------------------




----- Original Message ----- 
From: "Asier Arregi" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Monday, June 12, 2006 3:03 PM
Subject: Re: [eibar] AHT



Uffa! idatzitako barrixa alboko marraren ondorenguak dira, urdinez
dagoz, ez dakit hala ikusiko diran. Bestia, harixa.

Imanol Trebiño(e)k dio:

>Mamixa, nere subjektibotasun edo kerixaren modurik objektibuenian:
>
>- AHT ez da bideragarrixa. Datu ekonomiko gordinak hartuta, ez da
>amortizagarrixa. Lurraldiari ezarriko jakon hipotekia altuegixa.
>
>    > Ze datu ekonomiko?
>
>
- Aurrekontu osoa: 3.583.809.117 € (2003ko prezioekin), egingo
denean...baietz 6.000 milioi euroak gainditu. Eraikuntza prezixuak
nabarmen gorantz doiaz. Zenbat tokatzen jako EAEko biztanle bakoitzari?
- Errentagarritasun azterketa: 1997an Españako Fomento Ministeritzak
egindakoa begiratu zeinke. Hipotesi bakarrian bez, ez da %6koa gainditzen.
- Irakurrita dakazu???????? Bermejo <http://www.bakeaz.org/CB63.pdf>
- Holandako gobernuak enkargatutako beste koste-benefizio azterketa
batek, Utrecht eta Alemaniako muga arteko trenbide hipotetikoan, ondorio
bezala, azpiegitura hori ez egitiak, egitiak baino onura gehixago dakala
agertzen dau.
- Madrid-Sevillaren esperientzia. Madril-Bartzelonakuak be emaitza
negatiboak.

>
>- Gaur egun, XXI.mendean, ez dago Proiektu honekin naturari eragingo
>jakon kaltea kualitatiboki eta kuantitatiboki zehazteko jakiturixa eta
>teknologixarik, ezta gogorik bez. Epe ertain-luzera eragingo dittuanak
>ezin dira aurrikusi.
>
>    > Eta jakituri hori ez badago... dana da sinestea, datu barik, ona dala
>sinistea edo txarra dala sinistea. Norberaren fedea.
>
>
Ez da fede kontua, Imanol. Zergatik uste dozu ba 250 m zabalerako babes
eremua daukala trenak? Ez ete da arrisku eremua izango? Ze trenak
izugarrizko eremu elektromagnetikuak sortuko dittu eginda daguanian.
Orduan, txoro jipi ekologista batzuk ibiliko gara eremu horiek neurtzen
eta ingurukoei babes neurriak proposatzen, hala biar badabe.

- 33 milioi tona lur mugituko dira (EAE Komunitatean azken 20 urteetan
azpiegiturak egiteko mugitu denaren ERDIA).
- 106 km tunel, lur azpiko ibai eta akuiferoak izorratuko dituzte
Aralarren eta Aizkorrin: desoreka hidrologikoa (31 Km akuiferoren
suntsiketa) eta energetikoa. Honen eraginak aurrikusteko ahalmena duenik
ez da jaio gaurdaino.
- 200 km ingurutako azpiegitura berria. 14 zabal izango den plataforma
berria. Arabako lautadako zenbait puntutan 10 m baino garaiagoak izango
diren terraplenetan (tuneletako materiala nunbaiten sartu bihar). .
- Barrera efektua; zarata ikaragarria (trenbidetik 250 metrorarteko
tartean osasunarentzako kaltegarria)
- paisaiari eraso bortitza; lurren okupazioa (trenbidian plantak
bkarrik, 400 Ha baino gehiago)
- energia kontsumoaren biderkatzia (tren arruntak baino 6 bider gehiago
kontsumitzen du)
- hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera (Km bakoitzeko 15.000
metro kubiko hondakin sortuko da)
- balio natural handiko ekosistemen kaltetzea (Aizkorri-Aratz eta Aralar
naturgune babestuak)
- Hego Euskal Herrian katalogatutako 12.500 landare eta animalia
espezieri kalte zuzenak...

- Hurrengo belaunaldixendako oinordekotza latza.

>
>- Ez dau inungo trafiko arazorik konponduko. Hiriburuen arteko garraiua,
>egiten diren garraiobideetako mugimenduen  %1,5era ez da heltzen.
>Horretarako errepideen azpiegitura haunditzeko beste makro-obren beharra
>dago.
>
>    > Kontu hori txarto atarata dago. Eibar eta Arrate arteko trafikoa
>bideratzen ez dabelako tren horrek balioa galtzen dau??, ze hori bai sartu
>da ehuneko horretan.
>
>
Ez Eibar eta Arrate artekua, trafiko potoluaz ari naiz, A8aren
hirugarren karrila, euskal hiriburuen inguruan zinturoiak eta
Eibar-Gasteiz oihuka eskatzen diharduen trafiko petral horretaz. Ala AHT
egiteak beste obra horiek ekidin behar al ditu? Arrateko bidiak ez dau
bigarren karrilik biar, itsutu ein gara ala?
AHTak errepideetatik 1.000 kamioi kenduko dittuala esaten deskue... Ez
deskue esaten ordea, 11.000-tik gora dirala egunero-egunero errepideetan
dabizen kamioiak eta kopuru hori 16.000-ra helduko dala hiru urte barru.

>- Ejekutibuendako abioi bidaia laburren ordezkua da.
>
>    > Hau be ezertan oinarritu barik. Oraindik ez dakigu prezioa, beraz 
> ezin
>da hori baieztatu. Nik beste uste (nahi) bat daukat, trena, tren guztiak
>lez, guztientzako izango da. Kapitalen artean mugitzen diranak, ikasleak
>esate baterako, trena hartuko dabe. Oker egon naiteke, heu ez?
>
>
Oinarria badago, eta EZER baino gehixao.
Oraingo prezixuak erreferente onak dira RENFE
<http://www.renfe.es/ave/madrid_lleida.html>
Madril-Zaragoza, adibidez: turista 39,60 €, preferente 58,40 €, Club 70,90 €
Sevillatik Lleidara jun biarra euki ezkero: 69,80 + 55,00 = 124,8 €
bromia (eta "turista" bezala), eta jun bakarrik (hori bai, bueltatu
ezkero %20ko beherapera).
Zertan oinarritzen zara zu, fedean ez bada?
Bueno, izan leike euskaldunak guapuagoak garalako gure trenbide tartiak
asko be merkiagoak izatia, jua, jua.
Ba posibilitateren bat egongo da ni oker egotekua, baina oraintxe bertan
apustua eingo neikizu, afaritxo bat edo, ta gustora: ikasliak ezetz
eguneroko garraiobide bezala erabili. Batzuk bai, Ñoñostiako ikasle pijo
bat edo bestek hartuko dau akaso eguneroko tren hori Bilbora juteko, eta
igual hori bez, argi dagoena gehiengo absolutuak ezingo dotzana gastuari
aurre egin. Autobusian jungo dira, oraintxe moduan, bus geltokitik
fakultatera bertara eta merkiago. Horrela ez izateko, administrazioaren
dirulaguntzak biarko lirakez. Kasu horretan be, apustua neretzako, ez?
Gero, trena erabilli ahal izateko diru publikua gastatzia absurdua
irudituko jatzu, ez?

>- Desjabetzak egiteko zabaldu diren prozedurak, "Procedimiento de
>Urgencia" lez aurrera eramango dira. Faxistek egindako legearen era
>faxistena.
>
>    > "Faxistek egindako legearen era faxistena".
>    "Faxistek egindako legearen era faxistena".
>    "Faxistek egindako legearen era faxistena".
>    "Faxistek egindako legearen era faxistena".
>    Ba postura egingo neuke munduko gobernu guztiek, ezkerrekoak, 
> eskumakuak
>eta ideologia guztietakoak desjabetze prozesuak dituztela, urgentziazkoak
>eta patxadazkuak. Ez da holan Asier?
>
>
Ez dittut gainontzekoen ñabardura eta zehaztapenak ezagutzen. Hemengo
LEF, bai, Espainiakoa, 1954koa. Francok atara zeban, gerraondoko beste
lege batian oinarrituta, azkar eraikitzeko helburuz. Hau ezagutzia tokau
jata, azken finian desjabetua izaten danak dakan defentsia dalako. Gure
enpresako lanen artian, landa eremuetako desjabetzetarako aholkularitza
zerbitzua eskaintzen da, balorazioak eta abar eginez. Baina ez jataz
bape gustatzen lan hauek. Lan faltarik ez daukagu eta pikutara bialduko
nituzke hauek, baina erantzun biarrian egoten gara. Baserritarraren
interesak be norbaitek defendatu beharko dittu.

>- Amatiño, Nuriari Oierrek diñona edo nik diñodana azaldu biharrian,
>Roberto Bermejonak aproposagoak iruditzen jataz. Bermejok esan, idatzi,
>aztertu eta zehaztu dituen analisi ekonomikuen (numero asko eta
>ulergarrixekin) inguruan ez dot iñun ikusi, entzun, irakurri ezer, ezer,
>ezer, datu horretxek zalantzan jarri edo ezeztatzen dittuanik.
>
>    > JODE!!!!! Ba nik neuk egin neban zerrenda honetan!!!!!! Aizu! Hori
>ezin da eztabaidatu!
>
>
Eta zer da ezeztatzen dozuna eta ze fundamentuz, ala hementxe be
fededunak izan bihar dogu. Zer da eztabaidatu ezin dana?

>
>- Marbella.............ba hementxe G.I.L. bezalako partidu bat ez
>dagolako, Ertzaintzak ikertzeko modukua. Zipaioak herriaren kontra
>ibiliko dira zenbaitetan, ugazabaren kontra ez. Susmotik gora dagozen
>zantzuak edo kasu zehatzak ezagutzen dittut, batipat hirigintza eta obra
>publikoen inguruan.
>
>    > Neuk be susmuak dittut, batez be irabaziak kristonak izan leikezelako
>eta oso tentagarrixa dalako. Baina ez trenan kasu honetan, dirua mugitzen
>dan kontu guzti-guztietan baino. Baina susmo hutsekin ez dao inora 
>joaterik.
>    "Susmotik gora dagozen zantzuak edo kasu zehatzak ezagutzen dittut"
>    Susmoak edo probak. Adizu, berbeta gutxiago, zer dakak, susmoak edo
>probak?
>
>
"Kasu zehatzak" erabili neban, eta susmotik gorakuak. Askotan
salatariarena oso gustora egingo neuke, baña momentu honetan dagoen
botere banaketa eta epaitegietako funtzionamenduarekin, asko galduko
neuke halako lanetan hasi ezkero. Eta irabazi ezebez. Alperrik sufridu
eta nere burua arriskutan jarri.
AHTera bueltatuz, Fomento Ministerioak TECSA eta Altuna y Uría SA
enpresei esleitu die 34'3 miloi eurotan Arrazua-Ubarrundia -> Legutiano
tartea, 5'2 kilometroko tartea. Guztia oso azkar.


Asier Arregi


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to