Jatsu: <Buruzagi politiko baten ahotatik ETAri buruz "que se hagan un blog para que nos <dejen en paz" esatea nahiko gogorra iruditzen zait batezere orain suposatzen <dela bake prozezu batean sartuta gaudela. -- Galdetu jetsen ETAn eritxi politikoeri buruz. Eta Batasuna edo izan ezik, alderdi guzti-guztiak bat datozak ETAk ez dakala prozesu honetan eritzi politikorik. Nere ustez Batasuna be eritxi berekua dok (Anoeta ezkero?), beti be oso argi ez bajok onartzen be.
<Ez da izango EAJ pixka bat jokoz kanpo ari dela geratzen prozezu honetan, eta <inpotentziaren hitzak direla horiek? -- EAJ lelengua izan zuan esaten, berak ez zekala bape interesik parte hartzeko espaiñiar gobernua eta ETAn arteko hartuemonetan (armak, presuak etab.). Gehixao be gogoratu eragingo deuat, Imazek berak Zapaterori esan jetsan EAJk sinatuko zebala Gobernua eta ETAn arteko erabagixa aurrez irakurri biharrik barik. Baiña, jakiña, aldi berian, EAJk eskatzen dauana zera dok, mahai politikuan alderdixok bakarrik parte hartzia, bakoitzak bere botuen neurrixan. Eta hau ez juat nik oin esaten. Idatzitta daok http://www.eaj-pnv.com/eu/documentos_des.asp?id_documento=4857 oin dala zortzi hillabete. EAJk gura dauan informaziño guztia jakak. Oso trankil daok eta inpotentzia kontu hori Batasunan munduan leiendia dok. Hobe leukek, nere eritxiz, bere etxe barruan pedagogixa pixka bat gehixao egin datozen denporetara ohitzen juateko. <Nere ustez ETAren ahotsa momentu hauetan garrantzi handikoa da, bakearen <etorkizunaren zati bat bertan bait dago, -- Hire eritxixa dok. Bapo. Ez neria. Ahots hori politikagintza baldintzapetzeko badok, batzuk uste juagu ETA ez dala ajente politikoa eta hortik aurrera egin deixala gura dauana, ixildu, prentsaurria emon edo blog bat zabaldu. <ETAk publikatzeko daukana, publikatu egin behar da hedabideetan. -- Hori hedabidien erantzunkizuna dok. Iñok ez jetsak ezein hedabideri esan zer ein bihar dauan. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
