Ez juat iñondik be uste azpiegiturak lurrazpitik ein ahal izana huskerixia
danik. Esate baterako, Suitzan argindarran kabliak be lurrazpittik joiazak.
Egixa esan, ez dakixenak ez dittuk konturatzen, benetan gatxa dalako begi
bistan ikusten ez danaz konturatzia, baina Suitzako paisajian edertasunan
errazoietako bat posterik eta kablerik eza dok. 

Aldi berian, hamengo zenbait parke eolikon garbittasuna bistako kablerik eza
dok, mendi gaiñetik indar-zentralera bittarteko "tendidua" lurrazpikua
dalako. Horretara, errotak umezurtz agertzen dittuk, ez jakek begi bistako
kable-loturarik. Eta horrek holako lirainttasuna emoten jetsek erroteri.

Hau guztia, honako hónen azpiegituren "lurrazpikotasuna" azaltzeko:

Bilbo-Donostia autopistia: %5
Eibar-Arrasate autopistia: %47
Bilboko Metroa: %50
Gipuzkoako AHT: %66

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to