> Bazirudienean energia barriztagarri garbiena, inpaktu gitxikoena eta > merkeena eguzki panelak zirala,
Nik ezagutzen dudan arte, haize indarra eta eguzki panelen inpaktoa antzerakoa da, baina handiago bigarrenena. Arrazoia, panelen ekoizpenean sortzen diren kalteengatik. (baina ez dakit gaur egun berdin ekoizten diren) Duela 15 bat urte Energiaren "Externalitiak" (hau da, energia lortzerakoan sortutako kalte eta kostoak aztertzeko) Europar komisioak Externe izeneko ikerketa programa bat ireki zuen, 12 energia eta 14 lurreldetako talde parte hartu zuten. http://externe.jrc.es/ Pare bat urtetan parte hartu nuen nik Komisioaren programa horretan, madrileko CIEMAT-en zegoen Arostegi izeneko ingeniero euskaldun batekin eta Lisboako talde batekin batera. Asmoa, Espaina eta Portugalen energia ziklo batzuen "externalitiak" aztertu eta Europako osorako datuak edukitzea zen asmoa. Beste gauza eta proiektu batzuk nituen gainean, eta bi urte ibili ondoren utzi egin nuen gaia. Metodologia oso landutakoa zen, baina era berean puntu askotan ahula iruditu zitzaidan, inpaktu batzuk oso-oso ondo neurtuta zeuden, kriston simulazio ereduak erabiltzen ziren, baina beste batzuk ia-ia "a ojimetro" erabakitzen ziren. Ikerketa ekonomia aldetik zegoen gehien bat enfokatuta. Damage edo kalte guztiak ekonomikoki neurtu behar genituen. Esate baterako, ikatzeko zentralek CO2 botatzen dute, eta neurtuta dago CO2 konzentrazio gehiago dagoen tokietan biriki-gaixotasunekin hildakoen portzentai handiago dela. Beno, ba kriston eredua zegoen aztertzeko Km karratuko hildakoen kopurua, portzentaiak, sexuak, ... eta gero hildako bakoitza "monetarizatu" egiten zen aseguru etxeen bataz bestekoak hildako bakoitzetik ordaintzen zuenaren arabera (hori neurgailu ona edo txarra zen finkatzeko, kriston eztabaidak izan ondoren) Beno, hori adibidea baino ez da, zeren dana neurtu nahi zen, energia zikloan sortutako gastu eta kalte guzti-guztiak. Adibide bat: ikatz kamioek garraioan eragiten zituzten istripuak, baina baita garraiorako erabiltzen ziren trenak eta kamioak egiteko prozesuan, tren edo kamioi fabriketan kamioak egiteko ematen ziren lan-istripuak, kamioiak karreteretatik pasatzerakoan sortutako "karretera desgastea", ... eta suma y sigue. Amaitu ezinezkoa zen eta puntu bakoitza "monetarizatzerakoan" kriston eztabaidak sortzen ziren ikerketa taldean, nik nire ingles kaskarrarekin jarraitu ezin nituenak. Esate baterako, "visual inpact" faktorea aurreikusita zegoen eta tauletan ageri da..., baino nork jartzen zion balore bat horri? nola ipini balore hori? zeren arabera? Programa hori urte askotan egon da indarrean, esan bezala ni pare bat urtetan baino ez nintzan ibili, baina ikerketaren emaitzak sarean daudela ikusi dut. Kriston txostenak ziren, denak 500 orritik gorakoak. Etxean daukat oraindik metodologiarako erabiltzen zen EC/EU Fuel Cycle Study. "External costs of Fuel Cycles an impact Pathway approach". Economic Valuation ( Markandya A., Rhodes B,). Anil Markandya delako hori zen ikerketaren txerifa, ingurugiroaren ekonomian aditua. Beno, txapa gehiago barik, aztertu ziren energia ziklo guztien "externalitiak" hemendik : http://externe.jrc.es/infosys.html Ikerketa horretan, eguzki panelak eta haizearen inpaktoak lurralde berean konparatzeko, Alemaniako datuak ikusi behar dira. Eta hau diote eguzki panelen inpaktoak neurtzerakoan: "Damages are very low, although larger than for the wind fuel cycle, mostly due to the larger atmospheric emissions produced during PV modules manufacturing." http://externe.jrc.es/Germany+Solar.htm Eguzki panelaen emaitzak Alemanian http://externe.jrc.es/Germany+Solar.htm Haize indarraren emaitzak Alemanian. http://externe.jrc.es/Germany+Wind.htm > "nos han jodido": bakarrik faltako zan, mamotreto erraldoi horreek Guztiz ados. Inpaktoa txikiagoa da, baina gainera... ez dakit teknikoki ere ez den hobea kableak lurrazpitik joatea :-) Irakurriko dugu Argiakoa! Eneko _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
