>> Inori interesatzen zaio? Gutxiri: konstruktore, lur sailen ugazaba,
arkitektu eta politikoren bateri.
>
> hau da, benetan zeozer atarako dabeneri. Normala.

Bai, hori esan nahi nuen, eta normala da: interesak dituenak interesa du.
Beste guztiok, lasai.

Gainera, Plan General bat ulertzeko, aldaketak edo proposamenak egiteko
ahalbide eta gaitasun teknikoa duten bakarrak dira.

Asierrek edo Enekok Plan Generalari emendakinak egiteko, denbora pila eman
behar, arkitektu eta abokatu talde bat kontratatu behar, epe eta tramite
legalak jakin eta zaindu behar, ...
Planak planteatuta dauden bezala, normalean ezinezkoa da hiritar
arruntarentzat.

Beraz, lan handia dago eremu horretan hiritarren interesa (ber?)pizteko.


> Eta lehenago be bai. Plan Generalan inguruan hainbat eskaera egin
gentsazen udaletxiari. Ez zeben bat bera onartu.

Plan General honen behin behineko onarpenean alderdi batek bakarrik egin
du alde: PSE-EEk.  Boto bakarraren gehiengo legala zuen (ejem guztiekin),
azken hauteskundeetan lortutakoa, eta hori erabili du.

Ez zeukan zertan onartu behar inoren eskaerarik: "todo legal" (Pitterman,
D. 2001)

Diozun moduan behin baino gehiagotan gertatzen da, nahiko normala da. Hala
ere, aldaketak onartu diren beste zenbait adibide aurkeztu daitezke.

Batzutan gertatzen da, nekeza da baina igual horregatik merezi du: inoiz
zeozer lortzeko.

> Eta hartara: Zertarako erre?

Beno, ba interesa baduzu, gauzak aldatzeko.

Dena den, ez nago ni aholku asko emoteko moduan.

Urte askotan taldetxo batekin ibili naiz Eibarko Kulturalean (Arratian),
gauzak hobeto edo txartuago egiten, baina bolondres moduan zeozer egin
nahiean.

Aurten, 12-18 urte daraman talde horrek kokoteraino gaudela esan dugu eta
planto egitera goaz. Bapo, stop, utzi.

Abisua eta SOS bat bota dugu, ea norbaitek hartzen duen elkartean
beharrezkoak diren lan horien ardura. Ez dut uste interesa duen inor edo
talderik agertuko denik. Baina, gaur dugu asanblada eta kontatuko dizuet.

Ez da kasu bakarra. Asteburu honetan Zarautzko gaztetxean egon naiz
software librearen inguruan antolatutako ekitaldi batean eta topera
zegoen. Gaztetxean hilebete batzuk baino ez daramate lanean, baina kexa
berdina entzun dut: gauzak antolatzen direnean jendea joaten da (edo ez),
egindakoa kritikatu edo ondo dagoela esaten du, baina antolaketa lanean
eta proposamenak egiten ... jende faltan daude.

Uste dut politikan beste hainbeste pasatzen dela  :-)

Eneko



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to