"Bistakua dok hik ez duala "Euskal Autonomi Erkidegoko Energia Eolikoaren Lurralde eta Sektore Plana" (2002) ezautzen. Ezta entzun be gero¡ Baiña kritika eitteko aurrena."
Klaro entzunda daukadala. Ezagutu ez, hori seguru: gizartearen gehiengo handienak ezagutzen ez dauen moduan (alde dagozanek be ez dabe ezagutzen, egon trankil: eta ez dabe egingo kritikarik, beitu ze ondo).
Eztabaidatzea ez da Lurralde eta Sektore Plan bat sortzea; eztabaidatzeaz nik beste gauza bat ulertzen dot: eztabaida gizartera eroatea. Eta eolikoen inguruan, AHTaren inguruan, portuen inguruan eta antzekoetan ez da eztabaidatu, ez gizartean behintzat. Hori da ni kezkatzen nauena. Gero, baten bat badator eta esaten badeust oker nagoala (datuakaz, Enekok egin dauen moduan), ba ondo, okerra onartuko dot. Baina esandakoa berresten dot: gizarteak ez dau euki holako gaiei buruz eztabaidatzeko aukerarik.
Julen
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
