Ikusi zenduen ETB-2ko "Mundo.hoy" programako erreportajia? Itzela izan
zan! Txinan emakume askok zirujia estetikoko operaziñuak egitten dittue
idazkari lanak topatzeko! Hankak luzatu egiten dittue, 10 cm. Horretarako,
hazurrak apurtu, eta 7 bat hillabete ohian egon bihar dira, burdi
bazuekin. Ostian 3 hilleko rehabilitaziñua eta ibiltzen ikasi bihar!
Gaiñera, ez da segurua emaitza, eta batzuk bizitza guztirako arazuak
izaten dittue.
Beste batzuk betazalak "zabaldu" egitten dittue mendebaldeko itxuria
izateko, baitta surra be luzatu. Itzela eta higoingarrixa iritzi netsan.
Noraiño aillegau biharko gara holako astokerixiak alde batera lagatzeko?
Ondo pasau Sanjuanak
leire
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to