> Zer esangura jon horrek? Emakumiak europar eta iparramerikar eredua dakela
> eredutzat eta gizonezkueri be, aukeran, mendebaldeko andrak gehixao
> gustatzen jakuezela? Ixa-ixa kontranatura emoten jon...

Moda kontua ere bada. Hemen mulat(o)ak eta beltzak sekulako arrakasta dute.
Cubanoek esaten zidaten txina eta mulatoen arteko nahasketak zituztela
gustokoen. Interkulturalitatea izango da :-)

Leirek dioen astakeriak ez dakit, baina argalak daudela modan eta anorexia
kasu eta arazo pila ikusten dira, mulatak modan eta titiak edo muturrak
silikonaz bete, liposukzioak eta beste hamaika "astakeri" egiten ikusten
dira hemen ere.

(Gaur bertan irakurri dut Senderowicz hiru urtetarako kartzelara bidaltzen
dutela, norbait liposukzio baten hilda gertatzeagatik)

En fin, ez garela hain diferenteak esan nahi nuen.

Eneko




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to