Pozten naiz. Bai 30 urte luze behar izan zuen Orotariko Hiztegiak besteek ez
dakarrena dakarrelako eta baita nere galderak Bego Ibarraren interes ezkutua
plazaratu ere plazaratuko duelako. Eskerrik asko.

Halandabe, nik esaldi hau idatzi nahi nuen aurrenik: "Eta horra non gure
gizonak zutitzeke luzatzen duen muturra mikrofonorantza eta, ESKUAK
MAKILA-BURUAN DITUELA, hiru hitz baino ez dituen esaten: Gora Euzkadi
askatuta!"

Nahiz eta, azkenean, zuhurtasunez, beste hau jarri: "Eta horra non gure
gizonak zutitzeke luzatzen duen muturra mikrofonorantza eta,    MAKILA
ESKUETAN DUELA, hiru hitz baino ez dituen esaten: Gora Euzkadi askatuta!"

Behar bada ez da jatorregia izango, baina aurrenak hobeto islatzen du nik
gogotan dudan irudia, Jokin Inza agureak patxada handiz baitzituen esku
gurutzatuak makilaren oraleku gainean jarrita.

Baina, tira. Huxkeriak... 

Amatiño

----------------------------------------------
"Makila-burua" Mitxelenak behintzat badakar eta dakartzan esangura bietatik
-oralekua eta puntia- niretzat normalagoa da "makila-burua" makila-puntarako
erabiltzea. "Makila-muturra" izango litzateke zuek aittatzen dozuena.  

-----Mensaje original-----
De: Amatiño [mailto:[EMAIL PROTECTED] Enviado el: lunes, 26 de junio de
2006 13:54
Para: 'Eibartarrak zerrenda'
Asunto: Re: [eibar] Makila


Baitta neuk be. Baiña ez juat iñungo hiztegittan topau ideia hori. Makilliak
zertarako balio ete leikian bai: "makillakadia", "makilka" etab. Baitta
erabiltzaillia be: "makilladuna", "makillagillia" etab. Baiña, emoten jok
makilliak ez dakala aparteko parterik: Makilla-puntarik, makilla-kertenik,
makilla-bururik, makilla-heldulekurik... Holakorik ez dok iñun agertzen. Ez
bizkaieraz (Labayru) eta ez lapurteraz (Lafitte).

Haladanbe, aukeran, belarrira behintzat, "makilla-burua" ete litzakian
egokixena...

Eskerrik asko.

Amatiño



Nere gustorako, "makila-burua" egokixagua ikusten juat, batez be "burua" 
arku bakua bada. Arkuduna bada, "makila-heldulekua" akaso.

Serafin

> Makilaren heldulekua zelan da egokiago...
>
> Makila-heldulekua, makila-burua, makila-kertena ala makila.....?
>
> Amatiño
>   



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to