Kasu horretan, testuinguru jakin horretan, dudarik gabe bigarrena. Hala ere,aiputxo bat baino ez -nire interesak zeintzuk diren zeharo bistan uzteko...: ez dut uste "muturr"ik jartzen denik mikrofono aurrean, mikrofono parean zerbait jartzekotan "ahoa" izango delako... "Muturra luzatuta" ez dut uste asko entzun daitekeenik.bego
-----Mensaje original----- De: Amatiño [mailto:[EMAIL PROTECTED] Enviado el: lunes, 26 de junio de 2006 14:44 Para: 'Eibartarrak zerrenda' Asunto: Re: [eibar] Makila Pozten naiz. Bai 30 urte luze behar izan zuen Orotariko Hiztegiak besteek ez dakarrena dakarrelako eta baita nere galderak Bego Ibarraren interes ezkutua plazaratu ere plazaratuko duelako. Eskerrik asko. Halandabe, nik esaldi hau idatzi nahi nuen aurrenik: "Eta horra non gure gizonak zutitzeke luzatzen duen muturra mikrofonorantza eta, ESKUAK MAKILA-BURUAN DITUELA, hiru hitz baino ez dituen esaten: Gora Euzkadi askatuta!" Nahiz eta, azkenean, zuhurtasunez, beste hau jarri: "Eta horra non gure gizonak zutitzeke luzatzen duen muturra mikrofonorantza eta, MAKILA ESKUETAN DUELA, hiru hitz baino ez dituen esaten: Gora Euzkadi askatuta!" Behar bada ez da jatorregia izango, baina aurrenak hobeto islatzen du nik gogotan dudan irudia, Jokin Inza agureak patxada handiz baitzituen esku gurutzatuak makilaren oraleku gainean jarrita. Baina, tira. Huxkeriak... Amatiño ---------------------------------------------- "Makila-burua" Mitxelenak behintzat badakar eta dakartzan esangura bietatik -oralekua eta puntia- niretzat normalagoa da "makila-burua" makila-puntarako erabiltzea. "Makila-muturra" izango litzateke zuek aittatzen dozuena. -----Mensaje original----- De: Amatiño [mailto:[EMAIL PROTECTED] Enviado el: lunes, 26 de junio de 2006 13:54 Para: 'Eibartarrak zerrenda' Asunto: Re: [eibar] Makila Baitta neuk be. Baiña ez juat iñungo hiztegittan topau ideia hori. Makilliak zertarako balio ete leikian bai: "makillakadia", "makilka" etab. Baitta erabiltzaillia be: "makilladuna", "makillagillia" etab. Baiña, emoten jok makilliak ez dakala aparteko parterik: Makilla-puntarik, makilla-kertenik, makilla-bururik, makilla-heldulekurik... Holakorik ez dok iñun agertzen. Ez bizkaieraz (Labayru) eta ez lapurteraz (Lafitte). Haladanbe, aukeran, belarrira behintzat, "makilla-burua" ete litzakian egokixena... Eskerrik asko. Amatiño Nere gustorako, "makila-burua" egokixagua ikusten juat, batez be "burua" arku bakua bada. Arkuduna bada, "makila-heldulekua" akaso. Serafin > Makilaren heldulekua zelan da egokiago... > > Makila-heldulekua, makila-burua, makila-kertena ala makila.....? > > Amatiño > _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
