Ba ni ez nator bat azaldu izan diren zenbait kontzepturekin. Ez naiz AHTz
ari, aldez aurretikako zenbait oinarrizko formulazioez baizik. 

Ea asteburuan astirik hartzen dudan... Edo eguraldi txarrik baldin bada...

Amatiño

------------------------------------------------

Bueno Josu, gauza batzutan ados zagozela ikusten dot . Ondo.

AHTan aldeko errazoiak egon badagoz, foro honetatik pasada bat egin ostian
kontrakua pentsau ahal izan arren. Ze nahi dozu, AHTan aldeko errazoiak be
nik idaztia ala? Hemen irakorritakuak baiño askoz argumentu hobiak
bururatzen jataz alde egoteko, baiña balantzan jarritta kontra egoteko
errazoiekin kolorerik be ez dago, emaitza: AHT GELDITTU !! eta pisu aldaketa
haundixakin.  Honen alde eingo dot, balantzian beste platertxua zerorrek
bete.

AHTa onartzeko bi puntu aipatzen dittut. Galderekin erantzuten dozu, beraz,
ez dozu erantzuten (horrek galderetako bat alperrik: ekonomikoki, sozialki.
BAI. BAI). Zure mezua irakorritta, ez alde, ez kontra ez zagozela emoten
dau. Hori bai, HBkin zeoze pasatzen jatzu? Partidu politikuen lau urtetako
agintaldixetako erabaki potoluak gizartian edo herrixan bizkarrera
hartutakuak badira kritikau eingo dittut, agintekerixa bada berdin jata
partidua. Edo baitta herrixa alde eukitta be, errazoi ezberdinegaittik
astakerixak dirala iruditzen bajata. Garaiz zabiz AHT gelditzen laguntzeko.
Ezagun da diskutitzia gustatzen jatzuna. 
Hobeto pasauko dozu postura defendagarri baten alde. 
Baiña...autoridadian kontra.

"Gu" zer dan: beste milaka batzuk eta ni. Eta milaka horretxetako
asko...informatuak. Eta horretxetako asko, herri-plataforma eta elkarte
ezberdinetan aktiboki proiektua ez onartzen gaiñera.
Zeintzuk zarie zuek?

AHT GELDITTU !

Asier Arregi



Mendicute erantzuten:

>>AHTa onartzeko,  fede mota arraruak edo bakoitzaren partiduaren dogmak 
>>errazoi bezala alde batera utzi eta intelijenteak, azkarrak, izan 
>>ezkero, libreki pentsatuz, argi ta garbi ikusi, errazoitu edota 
>>ikusarazi biharrekuak:
>>    
>>
>
>Mendicute: ADOS!
>
>
>  
>
>>   - AHT proiektuaren errentagarritasuna, _ekonomikoki, sozialki_ eta 
>>lurraldean eragindako aldaketen ikuspegitik.
>>    
>>
>
>Mendicute: ADOS! Eta gehitzen diot: errentagarritasuna zelan neurtzen 
>da, AHT bakarrik kontutan izanda ala horren eraginez sortutako 
>errentagarritasuna ekonomiko eta sozialki kontutan izanda? Bigarrena 
>zailagua neurtzeko, baña garrantzitsuagoa erabakia hartzeko.
>  
>
>
>  
>
>>   - Eragindako kalte ekologikoen balorazioak, kualitatibo eta 
>>kuantitatiboki (gizakiaren osasun ikuspegia barne) eta hartu beharreko 
>>neurri zuzentzailiak.
>>    
>>
>
>M: Eta hori barik eragindako kalte ekologikoen balorazioak, kualitatibo 
>eta kuantitatiboki, zuk hartutako ikuspegi guztiak barne?
>
>
>  
>
>>AHTan  kontra egoteko nabarmen ikusten dittugun errazoiak asko dira, 
>>eta azaldu dittugu.
>>    
>>
>
>M: Bai. Baña horrek ez dau esaten alde itteko arrazoiak ez dauzenik.
>
>
>  
>
>>Unibertsitate ezberdinetako errektoriak aipatu dittu batonbatek AHTan 
>>aldeko autoridade lez. Aukeran, jakiturixan autoridadiak 
>>aukeratzekotan eta unibertsitate mailatik urten barik, hobe gaixakin 
>>zerikusixa daken katedradunen eritzixak jasotzia, lurralde antolaketan 
>>katedraduna dan Jose Allenderena kasu, edo hidrogeologian, ekonomian, 
>>biologian edo ekologian adituak diranena. Batzuk alde egongo dira 
>>akaso, baina bai seguru proiektuaren onura goittik bera zalantzan 
>>jartzeko moduko errazoiak entzungo gendukiazela.
>>    
>>
>
>M: Bakoitzak bere autoriradiak dittu ta ez aldekuak ez kontrakuak ez 
>dabiz umezurtz autoridade aldetik.
>
>
>  
>
>>Autoridadia bai, errektoriek gehixao
>>dake. Hori da benetako autoridadia, agintziakin, inposatziakin, 
>>zerikusi zuzenagua dakana, Ministerio de Fomento, Eusko Jaurlaritza, 
>>Europako Elkarteak euki leikienan pare...Ahaztu barik, makro-obratan 
>>sartuta dagozen enpresa haundixen laguntasuna eta gizartian zati 
>>haundi baten erreztutako pasotismo edo amnesia kolektiboa.
>>    
>>
>
>M: Bai baña inposaketa hori gehiengoak aukeratuta, Mutrikuko portua HBn 
>inposaketa izan zan moduan.
>
>
>  
>
>>Bai, autoridadia AHTan alde. Gu ez.
>>    
>>
>
>M: "Gu" zer da?
>
>
>Josu.
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to