Aupa.
 
Hemen nao, beste barixaku bat,  zuen mezuak irakurtzen eta pizza erdi 
bat jaten, kaña batzuk eran ostian erdi láfiauta.(goxeko hirurak hamar 
gitxi...)

Zenbat idatzi dou (dozue) atxete-ari buruz...uuuuf??? eta zer, gustora 
geratu al gara ???? And next , what? ...

Gaur entzun dot Josu (Jon)-en errepikapena, ze pozik daon Zapateroren 
azken komunikatuarekin (respetaremos la decisión ((democratica)) del 
Pueblo Vasco blah, blah, blah...), hori, autopista onduan daon 
inzineradoriakin ein zeben moduan, herri galdeketa eta hori dana...

Eskerrak demokrazia bat dakaula eta lagatzen dezkuela diskutitzen holako 
foro publikotan...

Ander Arroita-Jauregi



Josu Mendicute wrote:

>  
>
>>Josu, ez dot esaten destazun ezebe ulertzen. Galdetzen destazuzenak
>>erantzunda dagoz.
>>
>>_Ekonomikoki, sozialki_ nik jarri dot zuk galdetu aurretik, zertarako
>>galdetzen dozu? erantzuna BAI da, maiuskulaz eta bi aldiz jarri detsut
>>lehenago.
>>    
>>
>
>Pozten naiz, neuk be hori usteot.
>
>  
>
>>Mutrikuko kasua ez dot ezagutzen. Dana dala, sartu dozun gai hori AHTian
>>auzitik kanpora dago eta gaiñera, erantzun dotzut: "agintekerixa bada
>>berdin jata partidua".
>>    
>>
>
>Kontua ez da portua baizik eta prozedimendua, baina erantzun didazu. Eta 
>ados nago.
>
>  
>
>>"todo para el pueblo, pero sin el pueblo". Aldaketa oso sakona dago: ez
>>dittut nere eritzixak inposatzen, eta makro-obrak eitten. Gehienguaren
>>erabagixa errespetatziak ez dau esaterik nahi horrekin adostasuna danok
>>euki bihar dogunik.
>>    
>>
>
>Noski ba.
>
>  
>
>>Oso bestelakua dok, gehienguaren izenian (partidu
>>politikuen gehienguakin) proiektu bat aurrera eramatia, horren
>>propagandan dirua gastatzia, eta jendiari informaziñorik ez heltzia,
>>kalte ekologiko bortitzak eragiten dittuan ekimena danian.
>>    
>>
>
>Informaziñua bai, baña interesatzen dan informaziñua soilik. Hori ekidiezina 
>dala uste dot, ta ez dot esango kritikagarria ez danik.
>
>  
>
>>Kontutxo bat, ekologiaz ari garanian, askori lorak, mendixak edo errekak
>>etorriko jakoz burura...baiña ez! Benetako auzia gizakiaren
>>superbizitzia da.
>>
>>"Zelan dakizu hobeto pasauko dodala? Bi posturetan egon zara konparaketa
>>bat eitteko ala?" Edozein gauzari buruz pentsatzian postura, ikuspegi
>>eta alderdi guztiak aztertzia gustatzen jata, edo eskura dittudan
>>guztiak. Zeuri ez?
>>    
>>
>
>Bai, noski. Baña ezin jakin hobia zein dan bata barrutik ta bestia kanpotik 
>ikusitta.
>
>Josu.
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>  
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to