>Josu, ez dot esaten destazun ezebe ulertzen. Galdetzen destazuzenak
>erantzunda dagoz.
>
>_Ekonomikoki, sozialki_ nik jarri dot zuk galdetu aurretik, zertarako
>galdetzen dozu? erantzuna BAI da, maiuskulaz eta bi aldiz jarri detsut
>lehenago.

Pozten naiz, neuk be hori usteot.

>Mutrikuko kasua ez dot ezagutzen. Dana dala, sartu dozun gai hori AHTian
>auzitik kanpora dago eta gaiñera, erantzun dotzut: "agintekerixa bada
>berdin jata partidua".

Kontua ez da portua baizik eta prozedimendua, baina erantzun didazu. Eta 
ados nago.

>"todo para el pueblo, pero sin el pueblo". Aldaketa oso sakona dago: ez
>dittut nere eritzixak inposatzen, eta makro-obrak eitten. Gehienguaren
>erabagixa errespetatziak ez dau esaterik nahi horrekin adostasuna danok
>euki bihar dogunik.

Noski ba.

>Oso bestelakua dok, gehienguaren izenian (partidu
>politikuen gehienguakin) proiektu bat aurrera eramatia, horren
>propagandan dirua gastatzia, eta jendiari informaziñorik ez heltzia,
>kalte ekologiko bortitzak eragiten dittuan ekimena danian.

Informaziñua bai, baña interesatzen dan informaziñua soilik. Hori ekidiezina 
dala uste dot, ta ez dot esango kritikagarria ez danik.

>Kontutxo bat, ekologiaz ari garanian, askori lorak, mendixak edo errekak
>etorriko jakoz burura...baiña ez! Benetako auzia gizakiaren
>superbizitzia da.
>
>"Zelan dakizu hobeto pasauko dodala? Bi posturetan egon zara konparaketa
>bat eitteko ala?" Edozein gauzari buruz pentsatzian postura, ikuspegi
>eta alderdi guztiak aztertzia gustatzen jata, edo eskura dittudan
>guztiak. Zeuri ez?

Bai, noski. Baña ezin jakin hobia zein dan bata barrutik ta bestia kanpotik 
ikusitta.

Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to