Amatiñok:
Batetik, botu aurreikuspena eskatzia inkesta batian normala baiño normalaua
dok. Bestetik, nik uste najuan EAJ eta EAn artian bixetatik zeiñek enkuestia
enkargau edo ari hintzala, ze... Diputaziñua izan dala enkargau dabena
ebidentiegixa zuan.

Oierrek:
Hau bai ez dala nere terrenua. Aurretik abisatzen deuat partiduen arteko 
mus-jokuak etxatazela asko interesatzen. Diputaziñuan zein jagok aginduan ¿EAJ? 
hortik esaten najuan hori. ¿Txabarri hori ez dok EAJkua, EAkua baiño? Ba 
barkatu okerra, eta akabo diskusiñua.

Amatiñok:
Eta hirugarrenik, hik oso seguru esan arren "egongo dok ba beste koaliziño
posiblerik EAEn, gizona!"... Batetik, Gipuzkuan jiharduagu, ez EAEn.
Bestetik, nik ez juat beste hautes-koaliziñorik ezautzen. Eta, "... gizona¡"
eta holako espreziño enfatikuak baiña hutsalak ein biharrian, zeraittik ez
deskuk hik pistan bat emoten?

Oierrek:
Koaliziñuak? EA-Batasuna... IU-PSOE... EAJ-PP... Falange-ANV... Beittu Amatiño, 
garbi esangouat: gai hau (koaliziño posibliak) etxata piperrik be interesatzen, 
eta damutzen naiz aittatu izatiakin. Beraz, heuk AHT-kin egin heban moduan, 
erretiratzen naiz eta barkatu endreduak...

O.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to