Bergaran Larrañaga, Lazpiur eta Laskurain ugari izan arren, "Lazpiur" dok Confebasken lehendakarixa, ez "Laskurain". Egunkarira bialdutako orijinalian aldatu najuan baiña ez, ostera, zerrenda honetako kopixan.
 
Amatiño

----- Mensaje original -----
De: "." <[EMAIL PROTECTED]>
Fecha: Domingo, 23 de Julio de 2006, 7:41 pm
Asunto: [eibar] Juan Luis Bikuña, corresponsal
A: [email protected]

> Joan dira 30 urte 1976ko uztailaren 21ean. 68 udalen
> ordezkariak hainbat aldarri egin zutenetik Bergaran: ikurriña,
> euskara, amnistia eta estatutua. Jendetza handia bildu zen egun
> hartan eta, besteak beste, Juan Luis Bikuña eta biok kazetari-
> lanetan. Biok genekien garai berrien ataritan geundena; ezin
> igarri, ostera, garai berrion nondik norakoa.
> Hogeita hamar urte geroago Bikuña jubilatu da eta,
> berarekin batera, baita 1960ko hamarkadan euskalgintzan hasi eta
> 1970koan loratu zen herri-berriemaileen andana ere. Euskal
> “intelligentsiak” sekulako artikulu burutsuak idatzi beharra
> sentitu zuen hartan, bere burua apalagotzat zuen beste hainbatek
> informazio xumeari ekin zion. Bikuña zen telefono-gidan
> “corresponsal” jartzen zuen bakarra.
> Juan Luis Bergarako “Ernai” antzerki-taldearen
> (Laskurain Confebask-en lehendakaria tarteko) partaide ezagutu
> nuen lehenik, eguneroko herri-informazioan zein kultura-
> erreportaietan gero eta, 1976tik 1982ra, takian potian izaten
> ziren hildakoen inguruan. Benetan urte latzak bezain aproposak
> larre motzean hezitzeko eta kale-kazetaritzan doktoratzeko.
> “La Voz de España”, “Deia” eta “El Correo”
> egunkarietan aritu ostean, 1983an ETBrako bidea egin zuen Bikuk.
> Orduan, benetan gutxi bera besteko esperientziadunik. Gai
> guztiak zitzaizkion ezagun, euskaraz zein gaztelaniaz, eta
> sekula ez gero muzinik edo betozko ilunik. Hain zuzen ere,
> denerako prestasunak, antzerki-eskarmentuak eta, euskaldunen
> artean, inor baino hobeto erdaraz mintzo izanak eraman zuten
> Teleberria aurkeztera.
> Bikuk gogoan duenez, “eguenean” esan omen nion
> “eguakoitzean korbata jazteko moduko alkondariaz etortzeko”;
> ostiralean froga egin eta “astelehenean be bardin etortzeko”
> esan. Hurrengo astelehenean, 1983ko abenduaren 17an, Juan Luis
> Bikuñak ETBren estreinako Teleberria egin zuzen. Ez zuen antza
> txarto egin, 15 urtean jarraitu baitzuen egunero gauza berbera
> egiten. Gero, beste 8 urte, beti ere programaren bat aurkezten.
> Zorionak eta eskerrik asko, Juan Luis.
> Amatiño
>
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to