On 8/19/06, Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Hau bai uda edarrakalefaziñua ipintzekotan nagoit
Abuztuaren 19an idatzi zenuela hau ikusten dut. Egun horretan, Baker izeneko leku batean egin genuen gaua. Termometro erraldoi batek (diotenez, munduko handiena, neoi eta bonbilekin 5 solairuko alturakoa), 118 Farenheit markatzen zuen. Orduan ez genekien zenbat zen hori.
Etxera bueltan jakin dudanez, 47 gradu pasa.
Ondo ote zegoen? hurrengo goizaldean, 108raino jaitsia zegoen tenperatura... Goizaldeko freskura.
Nekez pentsatuko nuke euskaldunek hori agoantatuko luketenik, baina 2 eta 8 urteak umeak ere, lasai asko ibili ziren. Basamortuan dago Baker, Mojaveko basamortuan, Kalifornian. Eta oso desberdina da bero lehor hori, ikaragarri bero egiten du, bai, baina ez zara izerditzen hemen 30 gradurekin blai jartzen zaren bezala.
http://www.flickr.com/photos/luistxo/228626366/
Farenheit konbertsorea: http://www.wbuf.noaa.gov/tempfc.htm
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
