At 20:20 12/09/2006, you wrote: >Trebi, exitua euki dok,e! Atolatuik, jarrik fetxak, garik jarriko jok-eta >botaziño sistemia. Ala, menos smba y mas travallar! >leire
Barixaku honetan, Donostia, des-hitzaldi bat dago. Desconferencia Cadius. Deshizlarietako bat neu izango naiz. http://desconferencia.nireblog.com/ Des-hitzaldi bat zera ei da, entzuleek berek edo agertzen diren beren kasa sobre-la-martxa antolatzen duten jardunaldi bat. Esanez bezala, bueno, elkar gaitezen egun horretan, eta egitaraua, ba, benga, boluntarioak... besteak ekarri jana, lekua hark, proiektorea horrek, halaxe. Interneteko ebentoetan, dela posta-zerrenda batekin, blog batekin edo wiki batekin, hala antolatzen dira gero eta gauza gehiago. Afaritik haruntzago, desjardunaldi bat egin dezakegu. Hortaz, dei bat egin nahi nuke Desjardunaldi bat egiteko. Kontxo, erakunde teknologiko puntako bat gara, eta erantzukizun bat daukagu Euskal Herriarekiko !! Badakizue Luistxo, protagonismo bila beti, prest egoten dela eibarnauten aurrean afalostean bere jakituriaz fardatzeko. Baina, ojo: ez Luistxo bakarrik, eta ez hiper-teknologia bakarrik. Nik programa osatuko banu, jarriko nuke: - Volgako batelariren bat etor dadila behingoz, bere litera-zine hori ostatatzeagatik ordain dezatela peajea Eibarrera, eta eskain diezagutela desaurkezpen bat, deskritika bat, desirakurtaldi bat edo desastreren bat. http://www.eibar.org/blogak/volga - Leire Narbaiza. Eustakioren ipoñak iragarri ditu blogean. http://www.eibar.org/blogak/leire/33 Ahoz ere entzuteko modukoak izango direla pentsatzen dot. - Mendikute. Esperantza gazte horietako bat. Eibarko txarangen jarduna hobetzeko plan estrategikoa. - Asier Sarasua: Fernando Muniozgureni emandako agurrean erakutsitako post-it-ekin eta anekdota batzuekin kontakizun polita josi zuen, nik uste dut gure lagunaren gaineko zeozer kontatuko lukeela. - Txikillana: Hormasprayko kolekzioa, artea, mezuak eta hormak Euskal Herrian, diaporama komentatua. http://flickr.com/photos/txikillana/tags/hormasprayko/ Baina klaro, Arrateko Amak esateak ez du balio. Herriak egin behar du berba, eta boluntario aurkeztu. Formatuaren aldetik, bakoitzak 10-15 min estrikto besterik ez lituzke izango, gehi 5-10 minutu berriketarako, eta akaso afalaurretik (edo bazkalaurretik, zapatu batera pasatuko bagenu geure bilkurarena, aukera bat izan leike), hobeto litzateke. Ala, menos samba e mas traballar Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
