Atzo Euskadi irratixan entzun neban kontutxua...honakua: munduko 
herrialde zoriontsuenaren bila, erakunderen batek inkesta lege bat 
eginda ei zekala. Gaur mapia eta zerrendia topatu dittut interneten, nef 
(The new economics foundation) fundazioaren eskutik, gizakiaren 
ongi-izatea eta ingurumena lotzen dittuan ikerlanekin:

http://www.happyplanetindex.org/map.htm

eta Pazifikoko Vanuatu irletan lasai-lasai egoteko gogua sartu 
jata...Ertamerikako datuak be oso esanguratsuak, herrialde garatuak oso, 
oso atzian, psikologo, psikiatra eta mediku ezberdinei lanak emoten.

ZERTARAKO GURE GARAPENA? Ez ete dakagu medixorik zoriontsuago, pozixau, 
eta hobeto bizitzeko? Nun dago gizabanakuaren garapena? Nun gizakien 
arteko harremanen garapena? Ez dogu eboluzionatzen? Zertarako 
konpetentzia, lehiakortasuna? Zerk edo zeiƱek ekiditzen dau gure 
zoriontasuna? Zegaittik ez dogu erreakzionatzen?

Zoriontsu bizi!!!!

Asier Arregi

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to