eteeee, Ludger Mees, UPV ko euskara erretoreorde Alemanak Agirreri 
buruzko liburua Castellanoz bakarrik idatzi al dau???  Tu quoque...

Ander Arroita


Amatiño wrote:

>Larunbatean ospatu zen, Gernikan, Jose Antonio Agirreren lehendakaritzapean 
>osatutako lehen Jaurlaritzaren 70. urtebetetzea. Astebete aurretik aurkeztu 
>zuen, Bilbon, Ludger Mees historialariaren “El profeta pragmático. Aguirre, el 
>primer lehendakari (1936-1960)” biografia eta irailean bete ziren 50 urte 
>Agirreren beraren eraginez eratu zela, Parisen, Lehen Euskal Mundu Kongresoa.  
>
> 
>
>Ludger Mees irakasleak burututako biografiak ez ditu, segurutik, irizpide 
>politiko guztiak asetuko. Ez etsai amorratuak, ezta zale liluratuak ere. 
>Baina, esanak esan,  inork ezin izango dio behintzat Agirrerekiko zorroztasun 
>eta maitasunik ukatu. Meesen ekarriari jaramonik egingo badiogu, aurrenengo 
>lehendakariak ez zuen beti asmatu baina, akats guztien gainetik eta 
>mitifikazio guztien azpitik “fue el político vasco más popular, respetado e 
>influyente del siglo XX”. 
>
> 
>
>Agirre lehendakariak ez zuen, ez, beti asmatu, baina berak ordezkatzen du 
>euskal abertzaletasunaren aurpegirik modernoenetakoa. Berak eta bere lankideek 
>duela 50 urte landu zituzten orain pilpilean ditugun abiapuntu politikoak: 
>nazio zibikoa eta aniztasuna; europar batasuna eta nazioarteko elkartasuna; 
>giza-duintasuna eta mehatxurik eza; burujabetza partekatua eta 
>interdependentzia... Zoritxarrez, ostera, klandestinitatean aritu beharrak ez 
>zuen belaunaldiarteko zubigintzarik erraztu. Alderantziz, auskalo gero ez ote 
>dugun Francori esker pare bat belaunaldi alferrik galdu…
>
> 
>
>Hala ere, gauzak guztiok nahi bezala gertatzen baldin badira, datozkigun 
>garaiak aproposak izango dira Agirreren doktrina berriro indarrean jartzeko: 
>helburutan irmo eta urraspidetan malgu. Jarrera bikoitz honi datxeko Ludger 
>Meesen biografiaren titulua. Igarlea, nondik norakoa gogoan izateko, eta 
>praktikoa, eguneroko ahalmenak bideratzeko.
>
> 
>
>Agirre gai izan zen, besteak beste, familia politiko kontrajarriak egitasmo 
>bateratuaren inguruan elkartarazteko. Eta, orain ere, Agirrerenak egiteko 
>gauza denak etorkizuna asmatuko du.
>
> 
>
>Amatiño
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>Internal Virus Database is out-of-date.
>Checked by AVG Free Edition.
>Version: 7.1.407 / Virus Database: 268.12.11/460 - Release Date: 01/10/2006
>
>  
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to