Danik: >>Txinuetan jaten douna eztala Txinako sukaldaritza be entzuna dakat, >>Asiako alde hartatik han-hamenka hartutakuak baño. >> >>Batonbatek badaki?
-- Ni astebete egon nitzuan Txinan eta, beste behin, lau egun inguru Indonesian. Txinan, bataz beste, oso-oso ondo. Anekdota bat. Atzenengo egunian juan giñuan "despedidia" eittera, bapo-bapo afaltzera. Zortzi bat lagun mahai-biribillan inguruan jarri (aurrian be errota biribilla genduala, platerez betetzeko) eta danetik eskatu genduan. Talde guztietan egoten dok mixkiñen bat eta gure mixkiñ ofizialak zoezer "garbixa" eta "identifikagarrixa" nahixo zebala-ta, behi-okelia eskatu juan. Etxekoandriak esan jetsan, ostera, ezetz, hobe zebala beste zeozer eskatzia, behi-okelia ez jakola gustauko. Gure mizkiñak, barriz, ezetz, berak gauza arrarorik ez zebala nahi eta behi-okelia gura zebala. Guztira hogeitaka plater etara jeskuezen, danak jeguazen oso-oso onak... behi-okelia izan ezik. Mixkiñak laga ein bihar izan juan eta bestiok, nahiz-ta kuriosidadez probau, ezin izan genduan danon artian jan. Indonesian be, bataz beste, dexente. Baiña behin eskatu gentsan bertako alabiari (Gasteizen bizi dok eta semia ikastolan) herri-jatetxe merkexka batera juan nahi genduala, turistarik egongo ez zan lekuren batera. Eruan ginduazen eskueaz jaten zan leku batera, etara jeskuen jeuken guztia (aurretik prestauta ta sobratzen zana barriro sukaldera hurrengoeri serbitzeko) eta goserik urten genduan... Iguiñ-arpegixaz. Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
