Alex Arriolak dio :
Sukaldaritza txinuari buruz bueltaka gabizela, Europan hainbat lekutan zabalik daozen jatetxe txinatarrak, txinan jaten dan janairixakin zerikusi gitxi dakatela esan biharra dakat.
Ni Eibarren jan izan dot Txinuan ta baita Sevillan batian be, ez al jatzue arrarua iruditzen hain urruti egonda janarixak zaporia hain bardina izatia ? pentsatzen hasita nao ez ote dauan halako enpresa txinatar bat jatetxe guztixen ekoizpenaz arduratzen dana, ta horregaittik hain zapore bardina.
Txinan bertan jaten dan janarixa izugarri aberatsa da, oinarrixa arroza da, adibide moduan pentsa afaldu aditza " chi fan " esaten jakola --> chi = jan,
fan = arroza.
Behin arroza dakazula beste gauza guztiekin batera jaten dozu, guretako ogixa bezalakua izango zan.
Barazki ugari ta danak onak, okela be demasa, kostaldeko
herrixetan inoiz ikusi ez dittudan arrain goxo-goxuak jan leikez, ... ta olixo gutxi, ez da erreza txino lodi bat ikustia, ixa danak fin-finak izaten dira. Pikantia be ugari, gehixao ala gutxiao zaozen probintzian arabera.
Txindurri, txakur eta holako mituak entzun izan dittugu, ba ez dira mituak, halako gauzak be jaten dittuzte baina gutxiengo batek, ez dao oso hedatuta, ez behintzat Shanghai-n.
( Adibide moduan ta hegoaldeko probintzi bateko ohitturari jarraituz, tximino bat bizirik hartu, burua zabaldu eta garunak bero jatia izugarrizko gutizia ei da ).
Zeri itxaroten zaozie bertara etortzeko ? Eibartarrak foroaren hurrengo afaria Txinan egiterik bai ?
Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]> escribió:
At 20:59 10/10/2006, you wrote:
>Donerrak turkuekin lotzen ditxugu, baña nik pentsatzen neban indixua dala.
Ez naiz aditua, baina nik Egeo parte horretan jarriko nuke jaki hau.
Grezian ezagutu neban 20 urterekin oporretan, han Gyros (yiros) esaten
jako, eta Estatu Batuetan eta Frantzian, adibidez, marka greko horrekin
saltzen dala esango nuke: Gyros.
Gauza bera, baina turkoz, Doner Kebab da. Nik hau Alemanian ezagutu neban
1989an, eta han turkuak ziran hau eitten zebenak.
Indian oporretan egonda nago oiñ 11 urte, eta han ez dago Donerrik edo
Gyrosik. Zinera joateko palomitarik'pez. Kakauesak sartaiñían erriak
pikante gorrixakin, sartu kukurutxuan eta sua darixola ahotik pelikulia
ikustera... Ez pentsau txarra danik, azkenian gustau pikantia!
>Txinuetan jaten douna eztala Txinako sukaldaritza be entzuna dakat, Asiako
>alde hartatik han-hamenka hartutakuak baño.
>
>Batonbatek badaki?
>
>Dani
Asko interesatzen jata Asiako jana. Etxian gustatzen jaku, probau izan
dogunian: japonesa, txinua, indiua, jatetxe viernamita dotoria be badago
Donostian. Hemengo txinuetako jan "estandar" hori, ez dakitt autentikua ala
ez, baina neri gustatzen jata, eta seguridade bat emoten dotsu kanpora
biajatzian: McDonalds moduan da, txino batera sartu eta badakizu ze jaki
eta ze gusto topauko dozun, ez zara arriskatzen.
Oiñ, pentsatzen dot Txinako sukaldaritza beste zeozer izan leikela... Alex
zerrendakidia Shanghain daukagu eta perspektiba apur bat emango balesku,
neuk eskertuko netsan. Shanghai ez bakarrik Txinan dago, megalopolis bat da
gainera, eta pentsatzen dot jateko orduan egongo dala danetik: kutrerio
merkia, tradiziño puruena, sofistikaziño modernua eta tarteko bariante guztiak.
Luistxo, jaki(n)miñez
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
