Kontutxo bi:

    - "Napoleontxu" berba neuk be entzuna nakan, eta ez "karlista 
euskaldunek" erabillita. Emoten desta komuna zala frankisten artean, eta 
nork sortuta? auskalo, euren arteko bat.

    - Oierrek diño: "Hain malguak ze, Uztaillan 18ko estatu-kolpiaren orduan 
ezin izan zeban erabagi golpista edo errepublikazalien alde jarri"

        Halakuetan historiaidazleek diñuenari baino, bertan dagozenei eitten 
detset kasu, alderdi humanoa sartzen danian teoria geopolitikoak kale egiten 
dabelako, sinplifikatu egitten da kontua. Eta han ibilitako batek garbi 
esaten zeban nola posizionatu ziran jarri ziran alderdian, ezeuan asko 
erabakitzerik: "bapatean, horrek, atakau egin oskuen". Akabo teoria guztiak.

    Hortik aparte, hain goraipatutako errepublikak ez zetsan Euskal 
Herrixari bape autonomiarik emon, ezta bestelako autogobernurik, hainbat 
urtetan eskian eta ibili ostian. Ezeren truke errepublikako agintarixen alde 
jardun Espainia indibisiblean jarraitzeko?? Eta norberaren bizitza emon 
horretarako?? A zelako poztasuna!!

    Momentua ailegatu zanian Madrilgo nagusiok garbi izan zeben euskaldunok 
Madrilgo gobernuaren alde burrukatzeko ilusiñoren bat eduki beharko zebela. 
Eta orduan bai, orduan autonomia emon zeben, ostian.... ostian letxes.





----- Original Message ----- 
From: <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Wednesday, October 11, 2006 10:48 PM
Subject: [eibar] Er: Napoleontxu Agirre


> Amatiñok:
>> <bai�a bai ikusi izan dot danekin konpondu nahi izan zala, helburu 
>> finkoak
>> eta urraspide malguak (malguegixak nere ustez).
>> -- Bai, hire ustez. Iritzi-kontua...
>
> Oierrek:
> Hain malguak ze, Uztaillan 18ko estatu-kolpiaren orduan ezin izan zeban
> erabagi golpista edo errepublikazalien alde jarri. Gero, gudarixak (EAJ-en
> miliziak) etxuen ixa tirorik bota 1936ko Urrirarte, eta denpora horretan
> Gipuzkoa galdu zuan.
>
> Amatiñok:
>> <Bai�a �benetan uste dok garai egokixak dirala dotri�a hori barriro 
>> martxan
>> jartzeko?
>> -- Bai. Bene-benetan uste juat. Zein dok hire alternatibia?
>
> Oierrek:
> Ez dok ulertu: oso egokixa begittantzen jatak neri, malgua izatia. Nik
> diñotena da aspaldittik darabixela dotriña malguori lehendakarixak, ez
> dagola beraz "barriro martxan jarri" biharrik.
>
> Amatiñok:
>> Ondo daok Joseba Elosegi goguan hartzia, bai�a Joseba Elosegi ez dok 
>> Agirre lehendakarixa neurtzeko metrua.
>
> Oierrek:
> Ados. Elosegi etara badot EAJ-ko gudari legez burrukatu zalako izan dok, 
> ez
> beste ezergaittik. Baiña errepublikian alde burrukatu ziran milizianuen
> parteko hainbeste iritzi ekarri leikez be hona, jakiña... Hau da, ez zan
> Elosegi izan Agirren estrategia okerrak salatu zittuan bakarra.
>
> Amatiñok:
> Sekula ez najeukek pentsauko zibillen
>> eta militarren arteko aukeran hi heu militarren alde agertuko
>> hintzakianik...
>
> Oierrek:
> Bai Amatiño, ni ez nok pazifistia (Julio Medemek txarto ipiñi zestan
> subtitulua). Burruka armatuan alde najagok ezelako erreparo moral barik,
> biharrezkua danian. Agirre be burruka armatuan alde egin zeban Euzko
> Gudarostia sortzian. Baiña behiñ joko mortal horretan sartutakuan,
> irabaztera jokatu bihar dok, eta Agirrek ez zeban jakin berak baiño
> gehixago zekixenen aholkuak entzuten (kaso horretan, errepublikian aldeko
> militarren aholkuak). Eta "militarra" diñotenian ez pentsatu kabo txuskero
> andaluzetan: EAJ-ko gudarixen buru Candido Saseta bera, militarra zan
> izatez.
>
> Gero arte,
>
> O.
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to