Hamen pakea nahi dugu danok eta ez daukagu jada Franco baina legearen berme guztiarekin torturatzen da eta herritarrak diren preso askoren eskubideak urratzen jarraitzen dira egunero. Horrela zein da konponbidea? zuk oso politxa emon dozu diskurtzua, eta sinisten dozu zure hitzetan. nik ordea ez dot aiñ erresa ikusten. hori da dana! Neretako hemen "gerra" bat bizi dogu, bai 2006an! danok amaitzea nahi dogun gerra bat. Bi aldeak sufritzen jarraitzen dute tamalez.
Nik ez dot esan zuk torturaren alde eiñ dozunik lerro baten bez. Nik diñot, tortura jasan daben bati eta kriston inpotentzia eta sufrimendua pasa daben bati, zuk lehenengo gauzia barkamena eskatzeko eskatzen detzazula. Ni ez naiz holakua! Eta nik hori nahi izango banu ere, ez netzen hori eskatuko. ETAk aita hil detzan bati be ez netzan barkatzeko eskatuko. Zein naiz ni ainbeste sufridu dabenari holakorik eskatzeko? Horrelakoak bakoitzak sentitu beharko ditxu, eta bere bizitza ibilbidean bakoitzak eskubide osoa izan dezala bere pentsaerak berrantolatzeko nahi daben bezela, eta erizpideak aldatzeko ala ez. zaloa > > Kontuz, gero, Zaloa, nik ez dot ta torturatzailearen defentsan hitz > egin ez egingo. Simone eta beste guztiak torturatu dituztenek ez dute > zigorrik jasoko, arrazoia; baina horien jokabideaz zigortuak > (erahilak) izan direnak bai merezi dute, gutxienez, haien duintasun > minimoa errespetatzea. > > Torturatzaileen jarrera ez da gizalegezkoa, kartzelan. Ideologien > defentsan erakunde armatuen erabilpena, gizartean, ezta. Borroka > armatua ez da bidea, hori da uste dudana. Baina ez alde batetik ez > inondik. Gure herri honetan indarkeriari dirua ez emateagatik falta > zaizkigu asko eta asko. Dirua eta gehiago emango lukete haien familiek > orain, haientzako ongietorri ekitaldia antolatzeko. Baina ezin. > > Nire mezua monodirekzionala ez izaten ahalegina egin dut. > Monodirekzionalak dira Acebes-en deklarazio guztiak, ala presoen > aldeko aldarrikapen gehienak. Unidirekzionala litzateke Simone, Julen > eta Rikardoren etorrerak amorrua sortzea. Edo, unidirekzionala, haien > etorrera kohetez ospatu beharra dagoela eta gudari heroiak direla > esatea, beste barik. > Etorrera pozgarri eta ospagarria dela, eta gure artean ez daudenak ere > oroitzea, unidirekzionala ez izateko ahaleginaz egindako testua da, > gutxienez. Alde batekoak, bestekoak eta erdikoak, baldin > Kritikagarria, konpartigarria ala ez, batzuen gustuko ta beste batzuen > disgustuko... akaso. > > Nire monodirekzionaltasuna kritikagarria da, beste guztiena bezela, > baina ez dot uste nere testu honetan zerbait azpimarragarria bada hori > denik. > > Josu. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
