Iban Zaldua naiz; barka, uste nuen nire izen-abizenak osorik azaltzen 
zirela mezuaren erremitean.

> Barkatu hepzagoi, zu nor zara?
> 
> Gari
> 
> 
> [EMAIL PROTECTED](e)k dio:
> > Mota honetako Amatiñoren beroaldi jeltzalezaleak irakurtzen 
ditudanean 
> > beti akordatzen naiz, halabeharrez, Pangloss doktorearekin, 
> > Voltaireren "Kandido" antzeslaneko pertsonaietako bat.
> >
> > http://fr.wikipedia.org/wiki/Candide
> >
> > Badago euskal itzulpen bat gutxienez, Ibon Sarasolak egindakoa 
1972an
> > (Kriseilu).
> >
> >   
> >> Orain ia mende laurden, Gernikako Estatutuaren eraginez EiTB 
sortu 
> >>     
> > zenean, Jaurlaritzak indarrean jarri zuen sekulako euskarazko 
> > informazio-egiturarik handiena. Erabateko iraultza izan zen 
> > komunikazio-alorrean. Garai hartan esan zen, euskarazko 
informazioaren 
> > inguruan hasiak ziren langileen kopurua, Etxeparerengandik (1545) 
> > ordurarte aritutako guztiena baino handiago zela. 
> >   
> >>  
> >>
> >> Bi hamarkada luze geroago, ETBren zuzendariak hainbat datu 
> >>     
> > esanguratu eman berri ditu aurtengo programazioari buruz. Bingen 
> > Zupiriari jaramonik egingo badiogu, 300 lagun dira ETB1en 
> > entretenimendu eta dibulgazio-saioen sorkuntzan dihardutenak, 
ideia-
> > asmatzaile, gidoilari, aktore-aktoresa zein aurkezletzan. Zifra 
> > ikaragarria gero, 1984ean Donostiako gimnasio batean hasi ziren 
> > Txirri, Mirri eta Txiribitonen lan eskergarekin alderatuz gero. 
> >   
> >>  
> >>
> >> Uka ezina da ETB1k dezente kritika latzak jaso ohi dituela euskal 
> >>     
> > “intelligentsiaren” aldetik, egia objektiboa den bezala euskal 
> > intelligentsiak ez dakiela telebistaz edozein hiritar arruntek 
baino 
> > gehiago, ez duela inoiz (intelligentsia guztiak bezala) telebista 
> > gogoko izan eta progretzat jo izan duela telebista gutxiestea. 
> > Zenbaiten kritikak baretzeko modurik onena beraiei programaren bat 
> > egiteko aukera eskaintzea da. Eta ez naiz teoriaz ari.
> >   
> >>  
> >>
> >> Baina ez dezagun, horratik, Zupiriak aurkeztutako programaziorik 
> >>     
> > ahaztu, aurtengoa bai baita azken urteotako ETB1en eskaintzarik 
> > sendoena: “Mihiluze” ikusentzulea egunero engantxatzeko gauza 
da, 
> > “Belbemendi”ri inoizko fakturarik onena dario, “Erletxea”k 
ez 
> > du herri honek eman dezakeen baino gutxiago ematen, “Kalaka” 
> > guztiz homologagarria da (eta normaltasun hau uste baino zailagoa 
da 
> > 500.000 laguneko gizartean), “Goenkale”k, “Martin”ek eta 
> > “Wazemank”ek gorputzaldi onean jarraitzen dute eta…
> >   
> >>  
> >>
> >> Eta tangoak arrazoi… “que veinte años no es nada”. Auskalo 
> >>     
> > gero gutxi edo asko diren, baina hogei horietxek behar, ostera, 
> > heldutasun-punttua lortzeko! Gauzek denbora behar dutela, alegia.
> >   
> >>  
> >>
> >> Amatiño
> >>
> >> _______________________________________________
> >> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >>
> >> http://www.eibar.org/zerrenda
> >>
> >> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >>
> >>     
> >
> >
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
> >   
> 
> 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to