Bai, baina, "beroaldiarena" kontatuko al diguk...

Amatiño

 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Iban Zaldua
Enviado el: martes, 17 de octubre de 2006 15:39
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Tangoak arrazoi

Horregatik/horretarako jarri nuen Wikipediako "Candide"-ren erreferentzia hor 
behean, Pangloss-en izaera eta rolari buruz zer edo zer jakiteko.
Edonola ere, hemen duzue "Candide" jatorrizkoaren edizio elektroniko bat:

http://www.chez.com/bacfrancais/candide-voltaire.html

Bide batez, ez naiz ziurrenik intelligentsiako oso partaide, behintzat zuk 
konzebitzen duzun moduan, telebista izugarri gustatzen zait eta. Horri buruz 
zer edo zer esan dugu Volgako Batelariak-en, hemen zehazki:

http://www.eibar.org/blogak/volga/83

Zer esanik ez, Luzioren jarrerarekin bat nator (oro har).
Baina onartzen dut, telebista gustatu arren, ETB1 ez dudala jasaten (Wazemank 
bezalako salbuespenak salbuespen).

Ondo izan

Iban Zaldua.

=?utf-8?Q?Amati=C3=B1o?= escribió:

> Hi, artista, nere beroaldia argumentatuko al diguk, molestia handiegirik ez 
> baldin  baduk... Ibon Sarasolaren edizio hori segurutik Serafinek eta biok 
> baino ez zeukagu-ta...
>
> Amatiño
> ----
>
> Mota honetako Amatiñoren beroaldi jeltzalezaleak irakurtzen ditudanean beti 
> akordatzen naiz, halabeharrez, Pangloss doktorearekin, Voltaireren "Kandido" 
> antzeslaneko pertsonaietako bat.
>
> http://fr.wikipedia.org/wiki/Candide
>
> Badago euskal itzulpen bat gutxienez, Ibon Sarasolak egindakoa 1972an 
> (Kriseilu).
>
> > Orain ia mende laurden, Gernikako Estatutuaren eraginez EiTB sortu
> zenean, Jaurlaritzak indarrean jarri zuen sekulako euskarazko 
> informazio-egiturarik handiena. Erabateko iraultza izan zen 
> komunikazio-alorrean. Garai hartan esan zen, euskarazko informazioaren 
> inguruan hasiak ziren langileen kopurua, Etxeparerengandik (1545) ordurarte 
> aritutako guztiena baino handiago zela.
> >
> >
> >
> > Bi hamarkada luze geroago, ETBren zuzendariak hainbat datu
> esanguratu eman berri ditu aurtengo programazioari buruz. Bingen 
> Zupiriari jaramonik egingo badiogu, 300 lagun dira ETB1en 
> entretenimendu eta dibulgazio-saioen sorkuntzan dihardutenak, ideia- 
> asmatzaile, gidoilari, aktore-aktoresa zein aurkezletzan. Zifra 
> ikaragarria gero, 1984ean Donostiako gimnasio batean hasi ziren 
> Txirri, Mirri eta Txiribitonen lan eskergarekin alderatuz gero.
> >
> >
> >
> > Uka ezina da ETB1k dezente kritika latzak jaso ohi dituela euskal
> “intelligentsiaren” aldetik, egia objektiboa den bezala 
> euskal intelligentsiak ez dakiela telebistaz edozein hiritar arruntek 
> baino gehiago, ez duela inoiz (intelligentsia guztiak bezala) 
> telebista gogoko izan eta progretzat jo izan duela telebista gutxiestea.
> Zenbaiten kritikak baretzeko modurik onena beraiei programaren bat 
> egiteko aukera eskaintzea da. Eta ez naiz teoriaz ari.
> >
> >
> >
> > Baina ez dezagun, horratik, Zupiriak aurkeztutako programaziorik
> ahaztu, aurtengoa bai baita azken urteotako ETB1en eskaintzarik
> sendoena: “Mihiluze” ikusentzulea egunero engantxatzeko 
> gauza da, “Belbemendi”ri inoizko fakturarik onena dario, 
> “Erletxea”k ez du herri honek eman dezakeen baino gutxiago 
> ematen, “Kalaka” guztiz homologagarria da (eta normaltasun 
> hau uste baino zailagoa da 500.000 laguneko gizartean), 
> “Goenkale”k, “Martin”ek eta 
> “Wazemank”ek gorputzaldi onean jarraitzen dute eta…
> >
> >
> >
> > Eta tangoak arrazoi… “que veinte años no es 
> > nada”. Auskalo
> gero gutxi edo asko diren, baina hogei horietxek behar, ostera, 
> heldutasun-punttua lortzeko! Gauzek denbora behar dutela, alegia.
> >
> >
> >
> > Amatiño
> >
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to