Horregatik/horretarako jarri nuen Wikipediako "Candide"-ren erreferentzia hor behean, Pangloss-en izaera eta rolari buruz zer edo zer jakiteko. Edonola ere, hemen duzue "Candide" jatorrizkoaren edizio elektroniko bat:
http://www.chez.com/bacfrancais/candide-voltaire.html Bide batez, ez naiz ziurrenik intelligentsiako oso partaide, behintzat zuk konzebitzen duzun moduan, telebista izugarri gustatzen zait eta. Horri buruz zer edo zer esan dugu Volgako Batelariak-en, hemen zehazki: http://www.eibar.org/blogak/volga/83 Zer esanik ez, Luzioren jarrerarekin bat nator (oro har). Baina onartzen dut, telebista gustatu arren, ETB1 ez dudala jasaten (Wazemank bezalako salbuespenak salbuespen). Ondo izan Iban Zaldua. =?utf-8?Q?Amati=C3=B1o?= escribió: > Hi, artista, nere beroaldia argumentatuko al diguk, molestia handiegirik ez > baldin baduk... Ibon Sarasolaren edizio hori segurutik Serafinek eta biok > baino ez zeukagu-ta... > > Amatiño > ---- > > Mota honetako Amatiñoren beroaldi jeltzalezaleak irakurtzen ditudanean beti > akordatzen naiz, halabeharrez, Pangloss doktorearekin, Voltaireren "Kandido" > antzeslaneko pertsonaietako bat. > > http://fr.wikipedia.org/wiki/Candide > > Badago euskal itzulpen bat gutxienez, Ibon Sarasolak egindakoa 1972an > (Kriseilu). > > > Orain ia mende laurden, Gernikako Estatutuaren eraginez EiTB sortu > zenean, Jaurlaritzak indarrean jarri zuen sekulako euskarazko > informazio-egiturarik handiena. Erabateko iraultza izan zen > komunikazio-alorrean. Garai hartan esan zen, euskarazko informazioaren > inguruan hasiak ziren langileen kopurua, Etxeparerengandik (1545) ordurarte > aritutako guztiena baino handiago zela. > > > > > > > > Bi hamarkada luze geroago, ETBren zuzendariak hainbat datu > esanguratu eman berri ditu aurtengo programazioari buruz. Bingen > Zupiriari jaramonik egingo badiogu, 300 lagun dira ETB1en > entretenimendu eta dibulgazio-saioen sorkuntzan dihardutenak, ideia- > asmatzaile, gidoilari, aktore-aktoresa zein aurkezletzan. Zifra > ikaragarria gero, 1984ean Donostiako gimnasio batean hasi ziren > Txirri, Mirri eta Txiribitonen lan eskergarekin alderatuz gero. > > > > > > > > Uka ezina da ETB1k dezente kritika latzak jaso ohi dituela euskal > ââ¬Åintelligentsiarenââ¬Â aldetik, egia objektiboa den bezala euskal > intelligentsiak ez dakiela telebistaz edozein hiritar arruntek baino > gehiago, ez duela inoiz (intelligentsia guztiak bezala) telebista > gogoko izan eta progretzat jo izan duela telebista gutxiestea. > Zenbaiten kritikak baretzeko modurik onena beraiei programaren bat > egiteko aukera eskaintzea da. Eta ez naiz teoriaz ari. > > > > > > > > Baina ez dezagun, horratik, Zupiriak aurkeztutako programaziorik > ahaztu, aurtengoa bai baita azken urteotako ETB1en eskaintzarik > sendoena: ââ¬ÅMihiluzeââ¬Â ikusentzulea egunero engantxatzeko gauza da, > ââ¬ÅBelbemendiââ¬Âri inoizko fakturarik onena dario, > ââ¬ÅErletxeaââ¬Âk ez > du herri honek eman dezakeen baino gutxiago ematen, ââ¬ÅKalakaââ¬Â > guztiz homologagarria da (eta normaltasun hau uste baino zailagoa da > 500.000 laguneko gizartean), ââ¬ÅGoenkaleââ¬Âk, ââ¬ÅMartinââ¬Âek > eta > ââ¬ÅWazemankââ¬Âek gorputzaldi onean jarraitzen dute etaââ¬Â¦ > > > > > > > > Eta tangoak arrazoiââ¬Â¦ ââ¬Åque veinte años no es nadaââ¬Â. > > Auskalo > gero gutxi edo asko diren, baina hogei horietxek behar, ostera, > heldutasun-punttua lortzeko! Gauzek denbora behar dutela, alegia. > > > > > > > > Amatiño > > > > _______________________________________________ > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > > > http://www.eibar.org/zerrenda > > > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
