Begira, Oier, gogoratu nahi deuat, hik aittatu hebala estreiñako Joseba
Elosegi eta, hain zuzen be, Agirre lehendakarixan kontrako hire kritikak
indartzeko. Horretara... Hik jakingo dok zertan habillen.

Agirreri buruz barriz, hire azkena irakorriezkero bajirudik bat gatozela
printzipixuetan. Beraz, ez jaok eztabaidarik. Pozten nok.

Egixa izan, hire aurrekuak behin eta barriz irakorri ostian nik esango
najeukek azkenian ziaboga txikiren bat ein duala. Baiña, segurutik nere
inpresiño okerra dok. Ez deuat ondo aittu. Barkatu.

Garbi geratu dana zera dok. Agirrek ez juan militarren esandakua ein bihar,
kontuan hartu baiño. Bapo. 

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de [EMAIL PROTECTED]
Enviado el: lunes, 16 de octubre de 2006 17:57
Para: [email protected]
Asunto: [eibar] Er: Napoleontxu Agirre

Amatiñok:
>       -- Ez Joseba ez zuan bape inkonszientia. Bere buruari bonzo moduan
sua emon eta Francon aurrian salto ein zebanian oso konsziente eta jaki ian
jeguan.  Bai a tipua ezautu biharra daok estrategixa militarreri buruz euki
leikiazen iritxixak goguan hartzerakuan. Aurretik esan neuan: Agirrek ez
juan sekula holakorik eingo, bai a ezta Elosegik Agirrenak be. Bakotxari
beria.

Oierrek:
...jangoikuan legia. Hire iritzixa errespetagarrixa dok. Nere ustez
inkonsziente bat bazuan, bere liburu baten irakorrittakuangaittik dok
("Quiero morir por algo", autobiografikua edo). Han kontatzen
dabenangaittik, zorakerixak benetakuak egin zittuan, bai gerra sasoian
baitta gerra osteko klandestinidadian be. "Burruka manualetan" agertzen
diran arau basikuak "torero-erara" saltatzeko zaletasuna jeukan itxuria eta,
hori bai, zorte asko izan zeban. Horregaittik inkonszientiana (baiña majua
bai, hortan ados najagok). 


Amatiñok:       
 -- Ez, Oier. Barkatu. Ez eta ez. Agirrek militarren AHOLKUA ESKATU eta
ENTZUN ein bihar juan ERASO MILITARRAK PLANIFIKATZERAKO ORDUAN, bai a hik
besterik esan arren, ez MILITARRAK ESANDAKUA EIN. Ez, jaki a, militarren
iritxixa jakin barik erabagirik hartu, bai a militarreri entzun ostian,
asmatu edo ez, azken erabagixa eta erantzukizuna beriak zittuan. Kritikatu
leikiazen erabagixak eta erantzukizunak... bai a hori beste eztabaida badok.


Oierrek:
Ba bai. Barkatu, baiña bai eta bai. Ba jakixat erabagixa Agirrena zala eta
ez bere aholkularixena, eta beraz emaitzen erantzukizuna zala Agirrena (AHT,
adituak eta erantzuleen kontuan Ibarretxe legez). Hori argi jagok, Amatiño: 
nik ez dot esaten bere estrategen gomendixuak BETI bete egin bihar
zittuanik. 

Hain zuzen be HARTUTAKO ERABAGIXA najabik kritikatzen. Estrategixa OKERRAK
hartu zittualako, militarki. Eta ez dok "beste eztabaidia" (ni denbora
guztian egon naizelako eztabaida horretan, txarto ulertuak txarto ulertu). 

Ooooo.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to